B A N O A

Agur (baina ez adiorik)! Sekula guztiz ulertu ez badut ere, esaldi ponpoxo hau erabili ohi da zirkulu jakitunetan, betirako barik, nonoiz, beharbada, berriro ikustekotan joaten garenean. Segurtasun ezak eraginda jarri dut, igoal, parentesi artean ere: ez ondo erabilita dagoen dakit ziur, ezta bueltatuko naizen ere. Zeregin latzagoetan jarri baino lehen, denbora alferrik galtzeko aitzakiarik falta ez dudala nabil eta dagoeneko hasita daukadan atzerakontu pute horietako bat dut buruko min. Denbora horretarakoxe behar dut.
Eskerrik asko txoko honek bizirik iraun duen denboran lagun izan zaituztedan guztioi, sniff, sniff…, bihotzez. Jagoizue etxea, mesedez!
aupa Asier, bazoaz blogosferatik beraz… ia betiko ez dan! gustura irakurri zaitugu baina aurrerantzean gustura edango dogu garagardoren bat alkarregaz, ezta? zorte ona zeregin guztietan, ea zer modu dekodan zure barri izateko
Comment by asel — 2007,October 28 @ 9:49 pm
Bueno, txo, zer eingotzegu, itzultzen bazara hamen egongo gara itxaroten. Ondo ibili, bihotzez.
Comment by Jozulin — 2007,October 28 @ 10:32 pm
Aze lastima, Asier. Ia dana behar bezala, hau da, ondo egiten duzun edo ateratzen zaizun. Eutsi gogor. Ba hori, aio bai baina bueltatzekotan, e?
Comment by Jaio — 2007,October 29 @ 12:30 pm
Kaixo:
Bueltan hementxe izango gaituzu zain.
Eutsi goiari.
Comment by iturri — 2007,October 29 @ 1:19 pm
Ondo izan eta ikusi makina bat kontzertu “opor” hauetan. Horrela, bueltan denak kontatuko dizkiguzu
Hurrenarte!
Comment by indezent — 2007,October 29 @ 1:54 pm
Hara, euskal blogosferan estimatuen ditudanak hemen… kasualitatea ba! Eskerrik asko, ea datorren irail aldean-edo animoa zelan daukagun. Orain irakurle-erantzule izango nauzue sarriago.
Comment by Administrator — 2007,November 1 @ 8:57 am