Hiriko istorioak
Hiriko istorioak norberaren hirian , eta hanken gainean hamabost bat ordu eginda ere, Antzokirantz ninderaman indar ezkutu batek. Hirugarrenez ikusi behar nuen disko beraren antzezpena eta neukan errezeloa bete zen: Ortuellako euskal astean iaz zein aurreragoko urtean Arriagan ikusitakoaren kalko igoal-igoala.

Diskoa behin eta berriro entzunda kantak buruz ere jarraitu ahal izateak eta nobedade ezak arretari eskaintzen dion atseden giro horretan, arin joan zitzaidan ekitaldia nekeak neke.
Gustura J.C. Perezen aurrera (…una suerte de Van The Man euskaldun. O. C. Zergatik hartu ete diot nik honelako enpagua morroi honi?) egindako urteroko osteratxoarekin, Big Band-en estilora lehen zatia, kitarra eta armonika dylanianoa ahoan, bigarrena. Betiko moduan.
Merezi izan du, Eremuko dunen atzetik dabil, zulo urdin guztiak miatu ezinik… zirraragarria berriro entzuteagatik bada ere.
Aupa hi! zer berri? Azkenean enian erantzun fotologean jarritako post-a. Bai gasteizen ederki pasatu nian. batezere musika ona eta alkohola elkartuz gero…
Gaur bilbon tokatzen duk willis drummondekin batera.merezi du, bertatik agertuz gero hartuko diagu trago bat elkarrekin. bitartean zaindu
urrengoan gehiago idatziko diat, orain lanean nabillek ta…
aio
Comment by juzzsuicide — 2007,October 4 @ 12:51 pm
Aupa Julen!
Atzokoak akojonante daukak izena, bai Willis-ek eta bai zuok. Maiatzetik hona antzokia ere txiki laga duzuela ikusi dok, ederra giroa!
Comment by Administrator — 2007,October 5 @ 6:26 am