Polita ez baina ederrrraaaa!!!!
Gustura irakurri diot Irati Jimenez idazle gazteari, BERRIAko Larrepetit zutabean, Ederra izeneko artikulotxoa eta bat ere banator berarekin, urteekin, kanon estetikoak aldatzearekin batera, adjektibo honek sasoi bateko balioa galdu duela. Gaur egun, eder, gizen edo fuerte erdikiekin ibili beharrean, lodi esango zaio zuzenean arropa bete xamartzen duenari. Toto edo toto-toto Ondarruko hizkera xelebrean.
Gogoan dut, hala ere, pointer txakurrak nola, mugitzen zen eme hankabiko orori begira, Politxe ez, bañe ederrrrrrraaaaa!!! botatzen genuela gaztetan gauzak argitze aldera eta delako adjektiboa 90-60-90etik hurrerago egoten zela, zenbat eta r gehiagoz ahoskatu.
Geure pisu ideala formula matematikoen bitartez kalkulatu eta edertasunaren praka estuetan sartu behar dugun sasoi hauetan, ordea, irratian kilo kontuez ziharduen Fernando Sartorius delako batek aipatutakoa geratu zitzaidan gogoan, bere sinpletasunean edozeinek probatzeko modukoa da-eta. Formulak formula, aldagarri asko hartu behar baita aintzat, Kilo batzuk sobran ete ditut? galderak ispilu aurrean biluzik jarrita izan dezake erantzuna: salto, salto eta salto hasi eta dar-dar batean jartzen zaizkigun haragiak, horiexek ditugu sobran.
Ongi etorri. Blogosfera hausnarketa aberats eta bizkorren premia dago eta. Ongi etorri, benetan.
Comment by Patxo — 2007,September 20 @ 9:38 pm
Jajaja, igartzen da laguna zarela. Eginda daukazu zerbezatxo bat etxe azpiko tabernan.
Comment by Administrator — 2007,September 21 @ 2:01 pm
Laster ikusiko gaituzu gutako batzuk kanguroen modun ispilu aurren, eta segurutik lasaitu ederra hartuko dogu artikulu honi esker, ez baita gizartearen paranoiak sinesterazo doskuna beste dar-dar ipinten jakuna.
Kanon horien aldaketaren beste adierazle bat: potxolo erabili da beti ume politak kalifikatzeko, ezta? Potolo, loditxo, azken finean. Ez dot pentsetan inoz umea polita dala esateko “hezurtxo” esango dotsagunik…
Comment by asel — 2007,September 23 @ 9:13 am