Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,September 9

Norena da gerizpea?

Filed under: Plazertxoak

Uda Euskal Herrian ematen dugunok ez gara eguzki printzak alferrik galtzeko moduan ibiltzen. Hori bai, ez zuen arrazoirik falta eguzkiak duen gauzarik onena gerizpea dela esan zuenak ere. Euritzarako guardasolik ere erabiltzen ez genuen sasoian sonbrila baten jabe inoiz izango ginenik amestu ere ez genuen egiten. Eta, bai, gertatu da. Umea ere oihalpe biribilean bero sapatik babestuko zen aitzakiarekin, geriza gozoari gustua hartu diogu, bizkor hartu ere.

Baina eguzkitakook ez dakarten prospektuaren FAQ atalean azaltzeko moduko tenorea bizi izan dut aspaldi ez dela. Zer egin bizkarraldean nonor dabilela sumatu, atzera begiratu eta emakume ezezagun zuriskara luze-luze etzanda itzalkide duzunean? Jabetza pribatua ete da gerizpea honelakoetan? Sonbrilakide plazerkide, dena dela.

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/09/09/norena-da-gerizpea/trackback/

  1. Zer egin? Luuuuze-luuuuze begiratu, edertasuna luuuuze-luuuuze apreziatze aldera.

    Comment by Jozulin — 2007,September 17 @ 5:58 am

  2. Errezelo txarrik izan ez zezan, luzaroan barik (eta luzagabe, ejem, jakina), bere luuuuzean ikertzea. Ez da lan erraza.

    Comment by Administrator — 2007,September 17 @ 9:11 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica