Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,May 27

41 and alive

Filed under: Rock Erotik

40 zenbaki mitikoari agur esateko modu hoberik ezin izan dut izan. Esan diot Mikeli gure sasoian ez zegoen Euskal Herriko rockean soka honetako talderik eta gaztetuta naukazue. Saiatuta ere, ezin izan dut nire belaunaldi edo inguru hurbilekorik konbentzitu Sexty Sexers ikustera etortzeko: aitzakiak ugari, bata… bestea… eta txakurraren hestea. Ez dut amore eman baina. Jende famatuak ekitaldi pribatuak egiten baditu bere urteurrenetan, beratarrak etxe ondoan izanda ez dut gutxiago izan nahi izan eta neuk jo dut eurenera. Sestaoko Dark Rock Club topalekua, herritarren esanetan el Dark, erraz aurkitu dut. Bigarrenez izan naiz Sestaon neure bizitza osoan eta tabernazulorako bidean herri honetaz errekaz bestaldekook ditugun juzku okerren batzuk ezabatu ditut burutik.

Kontzertua bera? Aretoaren txikitasuna soinuaren kalteko gertatu da (Borjaren tapoiak!!!) baina espektakuluaren mesedeko; bateria ez beste guztiak tabernako zurkulu guztietan ibili dira, jende arteko karrejuetan zehar, mostradore gainean batetik bestera zein behearen gainean garra-garraka, La Fura del Baus-en lanetan bezala ikuslearen aztoramendua helburu.

Gainerakoan Kafe Antzokiko kontzertuaz esandakoa: izerditsua giroa, lotsabakoa elkarren arteko ikutu-igurtzia; kementsua eta kutsakorra 66tarron ekina, entzuleak hanka joko zein buru astinaldi zoroan jartzerainokoa. Dena emanda artistak, dena emanda zaletua.

Merezi izan du gauak eta Urkamendi blues ekarri dut oroigarri dedikatoria eta guzti: onean eta harro jasoko ditut berbok, Mikestrangelove, atzokoa bezalako hedabe bizigarria eskaintzen duzuen bitartean.

6 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/05/27/41-and-alive-2/trackback/

  1. Zorionak Jonas.

    Comment by iturri — 2007,May 28 @ 7:34 am

  2. Eskerrik asko, Iturri, lagun artean errazago pasatzen da trantzea.

    Comment by Administrator — 2007,May 28 @ 9:14 am

  3. Zorionak Asier, okerrena 40ko hori izaten dela esaten du hortik pasatako jendeak. Hemendik aurrerakoak ez omaen du gehiegi erasaten. Bizitzeko gogoa ematen duen txorohaize horrek ere laguntzen du. Mozolo mozolo etxeko sofan geratzen garenean azkarrago zahartzen gara, edo behintzat okerrago.
    Gainera udaberriko loreak ez gara inoiz ximeltzen, ezta?

    Comment by Jaio — 2007,May 28 @ 10:06 am

  4. Iturriri niotsana bera, Jaio, eskerrik asko. 40 biribil hori ei da, bai, zitalena.

    Comment by Administrator — 2007,May 28 @ 10:13 am

  5. Berrogeiak duela 4 urte utzi nituen atzean eta, zer nahi duzu? Gero eta hobeto nago, ze ordiga! Zorri onak, txabal!

    Comment by Jozulin — 2007,May 28 @ 7:36 pm

  6. Aupa, Jozulín, bizarguri askok nahi izango leuke gure eskarmentua, baleki gazteak…, kar-kar-kar

    Comment by Administrator — 2007,May 28 @ 8:57 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica