Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,April 2

Dabilena ondo dabil

Filed under: Zaharrak barri

Amama Agustinari ikasi nion Dabilen boli ondo´rabil deee… esakera (harako Like a rolling stone-n interpretazioa) nonorako bidean edo parrandarako prest ikusten gintuenean. Egun hauetan familiako bat erietxean daukagula, ikusi dut berriro ere, gelditzen diren bolak, bizitzan stop eginda bezala, zer bizi duten. Eta ingurukoek zelako nerbio eta saminak pasatu behar izaten dituzten eguneroko atzera-aurrera horietan.

Ospitaletako ateek banatzen dituzte bi munduok, ondo gabiltzan bitartean huskeria eta txikikerien peskizan bizi garenona eta, biharamunak baino lehenago, agian, hurrengo orduek ekar lezaketenaren beldurrez bizi direnena.

Igande goizean lagun batek ziostan Bilboko gaua zeharo aldatuta dagoela eta ez zuela lagunekin izandako afariaren ostean batere disfrutatu. Areago, txarto pasatu zuela. Ospitalean gaua pasatzetik nentorren ni, lepoa oker-oker eginda. Tira, ba, bart biok ibili gara txarto orduan… erantzun nion.

3 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/04/02/dabilen-bola-ondo-dabil-2/trackback/

  1. askotan hitzen neurriak gaizki jartzen ditugulakoan nago edo momentu okerrean erabitzen ditugula agian.

    Comment by i eme — 2007,April 3 @ 9:53 am

  2. Erabaki mordoa hartu behar dugu bizitzan jakin barik damutuko garen ala ez. Erabaki bat ez zaigu damutuko: gaixo bat zaintzea.

    Comment by Jozulin — 2007,April 4 @ 5:52 pm

  3. Eutsi hortxe, Jozu, horixe da orain dagokiguna eta.

    Comment by Administrator — 2007,April 5 @ 10:16 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica