Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,March 26

Harro ala arraro?

Filed under: Zaharrak barri

Indar handia du musikak denboran aurrera egiten duten mezuak zabaltzeko eta, esate baterako, sortu eta 15 bat urtetara bizirik dirau harako Euskalduna naiz eta harro nago leloak. Malcolm X-ek esanaren aldaki bat eginez, beltzaren tokian euskalduna, Negu Gorriak taldeak irakatsitako esaldia ikastetxeko horman ikusi ahal izan dut gaur ere. Eta ez da txarra, gazteak euren euskalduntasuna azpimarratzeko kamiseta, sinbolo eta klitxeez baino baliatu ez arren. Horixe da nerabezaro euskalduna.

Adinean aurrerago etorri garenok, ordea, gure hizkuntzaren anormalizazioa zein puntutaraino heldu den ikusita, Euskalduna naiz eta arraro nago sarriagotan darabilgulakoan nago. Nik bai, behintzat.

Bat: Ordu parea ere ez dela, Bilbo inguruko paraje menditsu bateko bide ertzean, KORRIKA noiz etorriko zain norbera. Polizia euskaldunaren furgoneta eta motor despliege itzelaren argi urdin dizdizariak miresgai gau ilun euritsuan. Atzerapenarekin dator KORRIKA baina BADATOR halako batean: ¡Ya viene, ya viene! kotxe batetik bestera bozgorailuetatik ozen ertzainek…

Bi: Tipi-tapa, tipi-tapa… hor goaz euritzan aurrera. Egun beltza izan ei du Bilbo aldean KORRIKAk, furgoneta bati ere bide bazterren batean gasolina agortu ei zaio eta megafoniak huts egiten du itxura batean. Lasterketaren animatzaileak mikroari oldarka brrrrrr, brrraaa, prrrrruuu entzuten dira eta euri zarratuak ixil xamar garamatza hanka joko bizian. Mikrofono barik!!! bota eta broma ulertu ez dutelako edo eremu jeltzale erdalzalean garelako behiak trenari nola, halaxe zuzendu didate begirakunea lasterkideek… eta bigarrenez ere arraro sentitu naiz.

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/03/26/harro-ala-arraro-2/trackback/

  1. Arraro jarrita hitz-joko egokia gelditzen da,baina, nik kanta entzun nuenetik sarriago pentsatu izan dut euskalduna naiz eta haserre nago,euskalduna naiz eta harro baino. Haserre, bai, geure burua arrarotzat har dezgun nahi duelako jende askok. Bestela, eskatu edozein tabernatan, ebaki bat, adibidez ( zaila gero!) eta ikusi ze aurpegikera jartzen dizkizuten, ezta errusieraz eskatuko bagenu ere, eta arraroak geu. Administrazioa, aipatu ere ez egitea hobe. Eta gertuagoko jendearekin ere ez pentsa asko hobetzen denik panorama, Bilbo inguru honetan behintzat. Ateraldi politta etorri zaizulakoan pozik argialdiarekin, eta, sei aldiz esplikatu behar, bigarrenean grazia galtzen duen kontua. Arraro. bai, holakoetan ere. Baina zorionak, agur eta kaixo nahikoa ta gehiegi diren herrian… Gero mis aitas lasai-lasai botatzen dute, arraro sentitu gabe. Neu ez nago familia modernoen kontra, baina, hainbeste direnik ere
    Zu, ta 15 urte pasa al dira ja…? Dedioo! Zahartzean ere arraro sentitzen da bat gero

    Comment by Jaio — 2007,March 28 @ 2:01 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica