Botere adkisitiboa
Pariseko Charles de Gaulle aireportuan gertatu ei da. Txinatar begiurratua sartu da bertako ardo eta likoreen dendan zapatu-domekarako otzaratxoa bete asmoz. 1945eko Mouton-Rothschild botilatxoa, batetik, 1900eko Armagnac-a, bestetik, eta, hara, 1978ko La Chapelle eta 1806ko Cognac paretxoa ere bai, zakura.
Zenbat da dena? eta 23.000€ (!!!). Lehengo 4 milioi ia-ia! Kartera atera eta ahoan hortzik duenik ere erakutsi barik altxorra ordaindu ostean, serio-serio galdu da jende artean laster Sanghairako bidean jarriko den txinotxoa.
etor daitezela Euskal Herrira dirua uztera.
Comment by i eme — 2007,March 23 @ 12:09 pm
Bai, horratio… Hau, behintzat, ez dabil euroari begira…
Comment by Administrator — 2007,March 24 @ 8:38 am
Joño!! Gustu gareztiak, bai horixe. Gora txinatar komunismoa eta Maoren liburu gorria…
Comment by asel — 2007,March 26 @ 1:15 pm