Zirikin-zakien
Zamudioko dorretxe dotorean egon diren lau katuren arteko bat, neu. Artista, Xabier Amuriza Zirikin-zakien emanaldian, Bizkaiko kopla zaharrak kantatzen. Sasoi bateko, ez hain aspaldiko, belaunaldien kontuen, umorearen eta giroaren sintesi diren altxorrok gure Iparragirre garaikidearen ahotan. Ahozko literaturaren jenero honetan jenialidade trinkoa da nagusi, hiru-lau lerrotan esan behar den horrek dagokion hitz huraxe du merezien.
Hona etxera gogoan ekarri dudan bat:
Hormea dalakoan
batak besteari
txiza egin deutsie
praketan alkarri,
ai, oi, ene
praketan alkarri,
hormea dalakoan
batak besteari
Euskal aste, herriko jai zein egunerokoan, honakoan KORRIKA kulturalaren barruan, inoiz baino zabal eta aberatsagoa da euskaldunok dugun oturuntza, inoiz baino jakenagoa gure euskalduntasuna … Lau katu triste Etxanoko lehoiaren aurrean.