Zorriak eta potrozorriak
Katixaren azken txatalak ekarri dit gogora. Gorilarengandik ei datozkio potrozorriak gizakiari, baina ez ei dugu txarto pentsatzen hasi behar. Transmisioa gizakiaren eta gorilaren harreman sexualetik baino seguruago, lotarako ohantze berean etzateagatik edota, inoiz, gizakia gorilakiz elikatu behar izatetik ei dator.
Ikerketa hauek burutu dituztenen iritziz, antzina-antzinako sasoietan, duela 3´3 milioi urte, tximino handion eta hankabikoon harremana estu-estua zen, eguneroko zeregin asko konpartitzen zituzten eta euren arteko txorta jotzeak hipotesi guztietan gaitzenak dira.
Modu berean, jakin ahal izan dugu zorriak eta potrozorriak elkarren lehiakide direla eta ezin direla elkarren ondoan bizi. Lehenengoak tximinoen odol zurrupaketan espezializatu zirela eta bigarrenak gorilenean. Gizakia dela, gaur egun ere, bizkarroi biei ostatu eman diezaiekeen animalia bakarra: buruan lehenengoei eta hankartean bigarrenei. Hau, duela milioika urte gizakia gorputzeko biloa galtzen hasi zenetik gertatu ei da horrela, ilerik gabeko tartea nahikoa zelako bizkarroiok, elkar molestatu barik, euren beharlekuan jarduteko.