Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,March 14

Ez-kano Browning Cream

Filed under: Rock Erotik

Tira, ba… Sasoia galtzen ari naizen seinale-edo izango da. Hau atzoko ez-kontzertuaren harira dator (elkarketa gogora ekarri ezinik banabil ere, egunotan existitu ez dena ez-… izendatzeko joera somatu dut blogosferan), azken unera arte, Iturriren aholku jantziek bultzatuta, hiruko hau entzuteko asmoa bainuen. Bilboko FNAC-en izatekoa zen (Zer da berau, denda, taberna, aretoa ala zer?) eta, itxura denez, ordutegi komertzialaren barruan behar eta 19:00etarako zegoen aginduta.

Umearekin auzoko parkera jaitsi eta nitakipazer moduko bat sentitu nuen gainerako ezagun guzti-guztiak, seinaren ama tartean, ikusita. Goizegi. Zelan alde behar dut, ba, nik hemendik aita ganorabako honek? Eta Elkano Browning Creamek hurrengo batera arte itxaron beharko zidala erabaki nuen. Halabehar ala ez.

4 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/03/14/ez-elkano-browning-cream/trackback/

  1. Beno, lasai, izango duzu aukera gehiago talde honen zuzenekorik ikusteko.

    Aio.

    Comment by iturri — 2007,March 15 @ 12:36 pm

  2. nik Donostiko fnac’en (leku eta ordu aproposa ez izan arren, kontzertu guztia gelditu nintzen).

    Comment by i eme — 2007,March 15 @ 3:55 pm

  3. lotura bidali nahi nuen Elkano’ri buruzko dudan postera baña ez dakit zer pasatzen den; zure blogak ez dit uzten edo ez dakit nola jarri lotura :(

    Comment by i eme — 2007,March 16 @ 11:40 am

  4. Bilatuko dut, ieme, uste dut iturrik ere aipatzen zuela zure posta.

    Comment by Administrator — 2007,March 16 @ 1:12 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica