Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,March 9

Parrastada zoroak

Filed under: Zaharrak barri

Kirtena ezkerretarantz okertuta daukazula edota txiza-errekaren osteko astinaldian komuneko zulo ingurua zipriztinez betetzen duzula? Bada, jakizu, etxekotik hasita, komun konpartituetako andrazkoen ahotan zabiltzala eta ez prezixamente lore ederren destinatzaile.

Zakildunon aurkako zaparrada hauetako batean, lan bazkaria, komunzuloren baten erdi-erditxoan ikusitako marasma edo armiarmen funtzioa zein den ere jakin dut. Ez da, ez, mangera eskuetan dugula zomorroen kontra askatzen dugun sen suntsitzaileagatik, ezpada ze jomuga zehatz eta zentratu bat ikusita, katilu inguru eliptikoa ebitatu eta hobeto noratzen dugulako parrastada horiska.

Harrigarriena, baina, ez dut oraindik aipatu. Gernu-isurketa andrazkoek jezarrita (edo lebitazioan) eta gizonezkook zutunik noizdanik egiten den ez nuke esaten jakingo, baina honelakoetan, egoerak kikilduta eta garbitasunaren alde, gero eta gizon gehiagok aitortzen du txiza eserita egiten duela. Eta, gero, zelan astintzen dute zera? Umeei eskoletan zakilburua paperez garbitzen irakasten hasiak zaizkie. Ohiturak, ekinaren ekinez, aldatu egin daitezke baina norainoko arrakasta somatzen diozue korronte berri honi?

5 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/03/09/parrastada-zoroak/trackback/

  1. Sekretutxo bi, inori ez esatekotan:
    Bat: Etxean neuk ere egiten dut jezarrita sarritan. Errua aurrez aurre dudan bidetean dauzkadan aldizkariek dute.
    Bi: Gizarte gero eta garbitxukun honetan gero eta gutxiagotan gertatzen da baina lehen tabernetako komun zikinetan itsatsitako auskalo noren kaka zatiak parrastadaka desinkrustatzea plazera zen. Bai, badakit, baina perbertsio zikinagoak ere badaude, aizu!

    Comment by Jozulin — 2007,March 10 @ 5:01 pm

  2. tabernetako komun zikinetan itsatsitako auskalo noren kaka zatiak parrastadaka desinkrustatzea plazera zen kar, kar, kar… egia da, ba, inkrustazio marroioi ekiten genienean ere barrura egingo genuen horratio!

    Eta umetako zeinek gorago edo zeinek urrunagoko saio haiek ere galdu egingo ditugu?

    Comment by Administrator — 2007,March 10 @ 10:54 pm

  3. Txiza eserita egiten duzuela aitortzen duzuenotakoren bat edo konbentzitzaileren bati mesede eske hasiko naiz. Nola demontre lortu dute zuk txiza eserita egitea? (aldizkariak jarrita probatuko dut)Edo nola jarri dituzu inguruko zakildunak horretara?
    Egin beharrekoak kumun txukunean egitea denoi gustatzen zaigula uste dut, eta, salbuespenak salbuespen, etxe gehienetan lantxo hori zakilik gabekooi tokatzen zaigula ere kontutan hartu beharko da. Oker banabil bigarren mesedea eskatzen dizuet. Lebitazioan (ona!) tabernetan egin beharra, bale, baina norbere etxean…
    Inor konbentzitzeko balio badu, prostatarentzat ona omen da eserita egitea, antza, horrela egin ezkero maskuria gutxiago behartzen duzue

    Zeinek gorago eta zeinek urrutirago kontu hori konpontzeko berriz, sega, aizkora eta lanerako erabiltzeari utzitako tresna askorekin egin zena egin daiteke, apustuak antolatu. Zakilik ez dugunok ere, futbolari begiratzea adinako entretenimendua izango genuke.

    Comment by Jaio — 2007,March 11 @ 2:47 pm

  4. Ea, nire iritziz jezartzaileak mangerazoro ohiak dira eta susmatzen dut euren ohitura berri hau istilu domestikoen kanpaina trinko baten ondorio direla. Ez dut uste beste modurik dagoenik. Aldizkariena, ez dakit ba, zer irakurri daiteke 20 segundutan?

    Ñik! (begi-kliska)

    Comment by Administrator — 2007,March 11 @ 9:01 pm

  5. eta tente dugunean ditugun arazoez ezer ez? ez, oraingoan ez dut neure eskarmentua hemen idatzita utziko, azkenean zelako fama hartuko dudan. nik, behintzat, zutunik egin arren, beti uzten dut inguru guztia garbi-garbi, eta holan egiteko jesartzeko tartekoa ere altxatzen dudanez, jesarrita egiten dutenek ikusten ez dituzten aztarnak ere topatu eta garbitzen ditut. zakildun zein zakilgabe, garbi izatearen kontua ez da hankartean eroaten, buruan baino!

    Comment by asel — 2007,March 26 @ 1:24 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica