The Right Ons
Marah-ren teloilari izan ziren aurrerakoan The Right Ons madrildar-galiziarrak eta amerikarrek eragindako txundiduragatik egunkarietako kritikek lerro erditxo ere eskaini ez zioten arren (Gotzon Uribek 3-4 lerro GARAn), bihoa txataltxo hau euretako batek izandako detailearen ordain.
Ez nituen inondik inora ezagutzen, baina duintasunez berotu zuten giroa rocka, funkya eta soula nahasten zituen erritmo afroamerikarrez. Uneren batean James Brown ere ekarri zidaten gogora, sekula haren jarraitzaile izan ez eta Sex machine baino harago ezagutzen ez badut ere.
Taldearen ezagupide zabalagoa egitearren interneten aztarka ibili nintzen, baita nire inpresio ona adierazteko mezutxo bat idatzi ere. Gaur bertan baxujolearen erantzuna jaso dut, etxera heldu eta maila irakurritakoan izan duen subidoiaren berri emanez; iritzia emanez lerrotxo batzuk idazteko hartutako ardura eskertu dit eta, jendeak bera ondo tratatzea gustatzen zaion bezala, berak ere ordain egokia eman nahi diola jendeari. Tipo enrrollaue Utah.
ey asier
ze harremana daukazu borjarekin? larrabasterran bizi nintzenenan ia elakarren ondoan bizi ginen!!!
Comment by fotoborja — 2007,March 8 @ 11:18 am
Aupa, Borja!
Ba, egia esanda Borja beste aspaldiko lagun baten bitartez iaz ezagutu nuen eta honezkero 10 bat kontzertutan elkartu gara. Hortik kanpo ez daukagu harremanik, kontzertu interesgarriren bat dagoenean, internetez konbokatoria egin eta aurrera… Berak ere badauka blog bat, Matias izenpean idazten du, horra helbidea:
http://www.igartua.biz/lakuadra/
Zer moduz Marah-rena? Akojonantea, ezta? Hor zehar irakurri dudan kritika laburrenak horrela dio:
Lo puto más!!!
A, pozten naiz Edu eta biok ezagutu izanaz, harrigarria da horrela ezagutzea baina.
Comment by Administrator — 2007,March 8 @ 12:32 pm