Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,March 4

Marah [muh-rah´]

Filed under: Rock Erotik

Baniotsuen, sasoi-sasoian dabilen taldea da Marah, kamisetaren batean ikusi ahal izan nuenez [muh-rah´] ahoskatua. Urtebete baino gutxiagoan hirugarrenez izan dira Euskal Herrian: Bilboko Azkenan izan ziren lehenengoz, iazko maiatzean, aretoaren txikitasunean hur-hurreko ikuskizuna bizi izan genuen, lehenengo aldiaren ustekabe birringarri goxoa; irailaren hasieran Gasteizko Azkena Rock Festival erraldoian arratsaldeko bostetan aritu ziren, aitzur itzela aldean eta eguzki bero-beroa mailukadaka zeukatela. Motz baina bihotz eta arima orduan ere. Eta, azkenik, atzo, larunbat gauez Bilboko Kafe Antzoki areto dotore eta txukunean eskainitakoa: ikaragarria, lehen ere halaxe nioen baina euren bizitzan azken-azkenengoz ekingo baliote bezala, dena emanda aritzen dira.

Euskal Herrian zeudela jakitun (maiatzean ez genien alferrik gure doktrina zabaldu) irailean ez bezala, papar-paparrean piperpoto handia zeukan banderaz jositako jaka barik agertu zen Dave, Bielanko anaia gaztea. Honakoan The Faces maiteen kamiseta baten gaineko txaketa beltzean ikurrina bat zeraman kateatuta. Antzokian ezin bestera ere izan.

Gogo eta kementsu ibili ziren Bielankotar biak ere, zigarroak erre eta erre, baina Dave gaztea Serge zaharrenari nagusitzen ari ez ete zaion susmoa izan nuen atzo. Ze onak diren!, lagunek albotik. Adams Garbinski kitarra bakarlaria ere handi, hanketan eta gorputzean malgukiak bailituen, batetik bestera jauzi eta bihurrika, itzalpetan geratu nahi ezta bezala. Tarteka harmonikak lagundutako hiru kitarron jokoak inprenuko erritmoa ezartzen dio ikuskizunari, kontzertuaren harian, hasi eta amaitu, intentsitate pittinik ere galdu barik. Pero… ¡qué buenos son! Borjak berriro. Antzokiko taula gainean, zabal, aurrekoak, baxua eta bateriaz gain, neskato gazte bat ere izan zuten tekletan lagun baina atzokoan indibidualitateen gainetik multzoan agertu zitzaigun Marah, konpaktotasun basatian. Laputahostia dozak honek!, bihotzez, beste honek ere.

Emakumezko jendea beste batzuetan baino areago, nago Bielanko anaia sinpatikoek arrazoi musikalez gain, beste zeozer ez ete duten aurrez foro batean neska batek zioenaren harira, ¡Yo no me conformo con el concierto!. Eta gazte jendea. Kantaldiaren amaiera aldera, bisean, eszenarioaren inbasioa izan zen. Hamar bat lagun larunbatgautarrek taula gainera igo zuten eta, inork bota ez bazituen ere, bigarren bisa eragotzi ete ziguten geratu ginen. Zeozer apurtu zezaketen beldurrez, igual, ala apoteosi zoro haren ostean beste ezer ezin eskain zezaketelako.

Zorioneko gabiltza, baina, New Yorken ezarritako piladelphiar hauen ezagupidea lehenagotik egin dugunok talde ikaragarri hau ospe eta diruaren pozoinak lokatu baino lehen gozatu ahal izateagatik, ze onak diren, binke!

4 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/03/04/the-right-one-eta-marah-2/trackback/

  1. joder hi… hire post bakoitzeko, disko bat jartzen diat eMulen jeisten. Horrelako kritika irakurrita ezin utzi astotxoa lanik gabe ;)

    Comment by i eme — 2007,March 5 @ 8:48 am

  2. Diskoetatik nire gusturako, azkenengoa (If you didn´t laugh…) eta 2000.urteko Kids in Philly dira onenak, baina zuzenean askoz ere hobeak dira.

    Comment by Administrator — 2007,March 5 @ 10:05 am

  3. diskoak ez dauka zuzeneko ikuskizunarekin zerikusirik … zuzenean ikusi nituenetik beraien diskoak ez ditut hain gustuko !!!

    Comment by bisitaria — 2007,March 7 @ 11:49 am

  4. Bisitaria cubillista da. Pikatu atzo Cubilloren kronika irakurtzeko.

    Comment by Administrator — 2007,March 7 @ 2:55 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica