Nire andrea
Andreak erosten dio arropa,
andreak erosten janaria.
Andreak apailatzen dizkio otorduak,
andreak arropa garbitu eta lisatzen.
Andreak txukuntzen dio etxea,
andreak hezi dizkio seme-alabak, eta apeta guztiak asetzen.
Bere buruarena izan ez eta
andrearen jabe delakoan bizi da, hala ere.
Egonean doazen geziak Joxerra Gartzia (moldatua)
Ez dira gitxi, ez, holan bizi diranak. Jakingo ahal dau hurrengo belaunaldiak behin betiko nori jagokon lekua emoten, gureaz be ez nazalako lar fio.
Comment by asel — 2007,February 24 @ 12:45 pm
Apaizak dirudizue. Jakina dela jabea. Hori baita jabegoa.Jar ezazu andrearen tokian langilea eta gizonarenean(gizonaz ari gara, ezta?) nagusia ea zer ateratzen zaizun. Edo andrearen tokian esklabua eta gizonarenean jabea, edo batean puta bat eta bestean bezeroa, edo batean morroia eta bestean jauna, edo batean neskamea eta bestean etxajauna/etxekoandrea, edo batean baserritarra eta bestean…. zuk zeu. Kontua da hitz jokoek dotorezia izateko, gutxienez-gutxienez, ezin dute jauntxokeria zuritu. Jabegoa kategoria ekonomikoa da, ekonomia hitzaren zentzu zabalenean, eta zure errezo hori esfera teologikoan dabil. Datza hobeki esanda. Teosferan.
Comment by imanol marulanda — 2007,February 25 @ 10:10 pm
Barkatu, apaiztzakoa izatekotan egilea izango da. Ahaztu egin nuen norena den aipatzea. Dena dela, non irakurri duzu kategoria ekonomiko handiagoduna nor den?
Comment by Administrator — 2007,February 26 @ 9:52 am