Jonasen bost jakingarri
Hortxe zebilen, hortxe zebilen eta neuri ere ailegatu zaizkit iemeren marroaiaren zipriztinak . Iuuufiiiii, neu ere blogosferiko…!!! Ez nau ustekabean harrapatu baina eskerrik asko, Ion, nire akordua izateagatik.
Memea deritzo norberaren bizitzako kuriositate izkutu aitorgarriak zabaltzeko gonbidapen mota honi eta, estriptiserako aukera baliatuz, hona, Jonasen bost intimitate:
1. Bejetarianoa naiz jaiotzetik, hots, ez diot sekula aurrez aurre txuleta bati ekin. Neure euskalduntasuna ere zalantzan jarri izan didate honegatik inoiz.
2. Antiojo urdinak daramatzat Derioko La Moderna optikako saltzaile bizkorraren erruz. Harrezkero, tarteka, Xabier Usabiagarena ez, baina satelite itxura hartzen diot neure buruari.
3. Gaztetan izotzetako hockeyan ibili nintzen Nogaro H. C. taldean, baita matrailazurreko ugari jaso eta zabaldu ere. Ordutik, beharbada, aberia…
4. Neure musikazaletasun selektoan, Paquito Chocolatero, Obladi-Oblada edo El Ritmo de la noche bezalakoak suharki dantzatu eta duintasuna galdutakoa naiz.
5. Esala Perahera, Budaren letagina paseatzeko 100 bat elefante eta dantzariz egindako desfile itzela, ikustera beren-beregi Sri Lankako Kandy hirira joan nintzen duela hiru-lau urte. Neu ere Budaren erromes, zingaldarren sanferminetan.
Amaren debekua hausteko egarri den ume bihurriaren antzera, kaka mokordoa ikusiaz batera, hanka jaso eta indarrek eman ahalean, P L A U S T, zapaldu. Zipriztinak honelaxe, hurrenez hurren:
Jozulín, Asel, Lekesan, Zakilatente eta Ignacio Alted