The Yayhoos
Zabal ikusi eta erraz jokatutako futbolari tiki-taka esan zion behin edo behin aditu xinplezaleren batek. Rockaren tiki-takan jardun zitzaizkigun The Yayhoos taldea atzo gauean Azkena areto meharrean, maisu. Euren lurraldeko rockaren lorratzetik abiatuta, batere konplexu barik edozein erritmori ekiteko gauza da talde amerikarra eta, gainera, ondo egiten dute. ABBA edo B-52 talde merkezaleen kantak ere harribitxi egiteko ahalmena dute euren esku-eztarrietan hartuta, abesten dituzten kontuoi dramatizazio puntu egokia ezarriaz eta euren buruari ere barre eginez.
Ondo pasatuaz, zaletua ixiotu. Pare bat orduko saioari edozein musika ekitaldik beharko lukeen zentzu ludikoa eransteko gaitasunik ez zaie falta. Eszenatokian ez dira beste batzuk bezain oldarkor ageri, aktitude gutxiago, baina sobran dakite entzulearen aurrean dibertigarri agertzen.
Dan Baird gidari soinu tradizional, country eta kera blackcrowestarretan eta Eric Ambel kantu popero eta maitasunezkoetan. Eurak biak uztarri berean doazela esatea nahikoa balitz ere, baxujolea eta bateria ere ez dira atzean geratzen: laurak dira egoki eta polito kantatzeko kapaz. Naturaltasun itzelez aldatzen dituzte tresnak eskutik eskura, konbinazio posible guztiak eginez: orain kitarra jotzen dagoena, bateria jotzen dago hurrengo… eta alderantziz; orain baxu jotzen ari dena, kitarrari txinpartak ateratzen ikusten da ondoren… eta alderantziz ere berdin. Ez dira alferrik supertaldetzat jotzen eta atzo ulertu genuen etiketa horren pean doan guztiak ez duela derrigor zentzu negatiborik hartu behar.
Inpresio orokorra izan zen kontzertu itzela entzun ahal izan genuela eta, partaideetako bakoitzaren abilezia teknikoei buruzko eztabaidak eztabaida, tiki-taka, tiki-taka, nekez ikusi ahal izango da hemen zehar The Yayhoos-en bestekorik.
Bis bakarra jo zuten eta ,zelan ez, ABBAren Dancing queen ezaguna izan zen bart gaueko ekitaldi handiari amaiera eman ziona. Hona entzungai.
ba joan den barikuan arrasatera joan nintzen the tuhunderbolts ikustera, badakizu, pardo anahiak, JP patterson, ross the boss eta juancho bummer, itzela izan zen, 5 lagun bere kuttuenetariko abestiak agiten. beraiekin the sexty sexers, vaya kastas han gazteak izanik….
ross ibili zen baita the del lords-en? ez nekien….
tha yayhoos orain dela 4 edo bost urte ikusi nituen eta izan la puta polla….
Comment by fotoborja — 2007,February 9 @ 3:40 pm