Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,January 30

Ongi etorri

Filed under: Zaharrak barri

Arrain begihandi bat erosi dut gaur iluntzean. Ur hotzetakoa. Ez, ez dut kapritxo berantiarrik izan. Gure semetxoak bost urtetxo beteko ditu bihar eta mesanotxe gainean arraintxoa aurkitzeak ilusioa egingo diolakoan egin dugu. Niri, hasteko, ez dit horrenbesteko graziarik egin.

Arrainak gobernatzeko modua erabat aldatu da (¿¿??) 30 bat urtetik hona. Lehen pezerako ura ahalik eta gardenen edukitzea zen kontua eta urak hori koloretxoa hartu orduko, ontzia harrian irauli, arraina eskuetan hartu, ontzia berriro ere txurrupean bete eta, txonbo, berriro ere uretara! Dendako neska maitagarri fin itxurakoak, berriz, lehen gauzak oker ere oker egiten genituela eta arraina torturatu ere egiten genuela sinetsarazi dit, el pobrecito tiene unos ojitos muy sensiblitos bezalako esaldi diminutiboz jositakoekin. Kuriositate modura, batetik, eta hain zeremonia konplexua berriro gogoratu behar bada ere, bestetik, hona berak emandako jarraibidea:

1) Arrainontzia ur mineralez bete eta, arraina girotu dadin, dendan emandako poltsatxoan bertan murgildu 20 bat minututan.
2) Pezerako uretatik pixkatxo bat poltsa barruan isuri eta berriro ere ontzi nagusian murgildu arraina, aklimataziorako hau ere.
3) Poltsako urik ez ur mineralarekin nahastu; arraina iragazki batean hartu eta bere itsaso txikira jaurti.
4) Ur aldaketetarako, arrainik ez da sekula bertatik atera behar; herena-edo bota eta egonean utzitako txurruko ura gehitu. Arraina ur (erdi) kakaz betetako horretan egoten dela gusturen, bere habitat txikian pozik.

Erritual harrigarria, ezta? Ba, mutikoak bere erregalutxoa ikusi baino lehen, kontzientzia txarrak zigortuta nabil 3. urratsean izandako akats humano bategatik: iragazkirik ez eskuerara eta plastikozko poltsari puntatxoa jan diot artazikada batez….
Et, et, et, et… Kalkuloa okerra izan da eta ur guztia hustutakoan arrain gixajoa jausi zait zakutxoaren zulotik harrira. Gero, baldar honek, han erabili dut errukarria atzamarrekin heldu ezinda… Ongi etorri gurera!

4 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/01/30/ongi-etorri/trackback/

  1. arraitxo hauen migrazio forzatu kontuak nahiko konplikatuak dituk, bai. Baño, beraien ur berrietara etortzen ditukenean, bizimodu berri bat hasten diate beraiek eta guk.
    Hiru arraitxo eduki dizkiat; lehenengoa suizidatu egiñoan (bai, suizidatu) eta ondorengo bikoteak (Jeff & Mari)denbora gutxi iraun ziaten; Jeff lehenengo eta egun pare batera bere bikote Mari.
    Ba zera… ongi etorria zuen pisukide berriari.

    Comment by i eme — 2007,February 1 @ 6:39 pm

  2. ez dakit zer pasatzen zaiten zure blogakin baña erantzun erdiak ez dira azaltzen (spam kontua uste dut).
    ongi etorria zuen pisukide berriari ;)

    Comment by i eme — 2007,February 2 @ 3:15 pm

  3. En fin, no entiendo muxo de esta web pues está en euskera, pero por lo menos veo los videos o las canciones rockeras. Un saludo Jonás.

    Comment by Ignacio — 2007,February 2 @ 7:06 pm

  4. Eskerrik asko ieme bloga animatzen laguntzeagatik saiatuko naiz SPAMaren kontua konpontzen.

    Ignacio, un saludo, tienes un blog precioso. Ayer estuve viendo a The yayhoos, tremendos. Ahora meto un post en euskara pero cuando tenga un poco de tiempo te lo comento si te interesa. El lunes cuelgo el Dancing queen desde el curro.

    Comment by Administrator — 2007,February 3 @ 1:43 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica