Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,January 27

Lehoiak bizirik!

Filed under: Kirol ez kirol

Bazkide berriak behar ei ditu Errealak (izena aldatzerik ez du inork pentsatu?) eta ehiztari mentalitatetik sortutako kanpaina hau zabaldu du derbiaren bezpera egunetan:

Honek ez dauka zerikusirik kirolarekin. Errealaren direkzioan aspaldian somatzen dira beste mota bateko motibazio eta jarrerak. Beste hainbat kontutan elkarrekin konpondu ezin dugun momentuan gorroto eta ezinikusiak areagotu nahi izatea ez da zuzena. Eta, bestela, beste hark esan zuen moduan, horrenbesteko amorrua sorrarazten duen jokoa debekatu eta kitto! Ez dago baloirik, ekarri hona!

6 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/01/27/lehoiak-bizirik/trackback/

  1. Zer gehiago dute saltzeko, hori ez bada? Bestalde, zuk apuntatu lez, Donostia aldean gehiegitan agertu dira Espainiako koroari atxikita gustura sentitzeko zantzuak. Harro bizi ziren garai batean Espainiako erreginak Donostia aukeratzen zuelako oporretarako, “Real” hori elkarte batean baino gehiagotan agertu eta agertzen da, eta hor daude ezkutuko kanoiak (Nafarroaren aurka erabiliak) eta garai bateko Gaztelako erregea ere… Agian ondo egiten dute historia “erreala” gordeaz :-P

    Comment by asel — 2007,January 28 @ 1:35 pm

  2. Zuzenketa: kanoiak Nafarroaren aurka erabiliak ez, Nafarroari ostuak, baina berdin da, esangura berbera: Gaztelako erregeari nafarren aurka emandako laguntza…

    Comment by asel — 2007,January 28 @ 1:37 pm

  3. Kaixo:

    Realaren Administrazio Kontseilua noraezean dabil aspalditik. Mutiko onaren itxura zuten futbolista zozo batzuei eman zieten akzionistek konfiantza eta hona hemen emaitza. 2. mailako ekipo bat dugu esku artean.

    Kartelaren aldaketa Valentziaren aurkako partidarekin hasi zen. Orduan laranjak txikitu behar genituen, orain lehoiak trofeo gisa paretan jarri. Ez dator bat Realaren nortasunarekin, are gutxiago gatzik gabeko zuzendari zozo hauekin.

    Zorionak Athletic zaleei.

    Iturri, realista.

    Comment by iturri — 2007,January 29 @ 4:26 pm

  4. Eutsi goiari, Iturri. Nire buruan ez da sartzen Errealik bako Athletic-ik ezta Athletic bako Errealik ere.

    Comment by Administrator — 2007,January 29 @ 9:19 pm

  5. neuk ere, zuzendaritzaren (edo zuzendaritzen) unean uneko txorakerien gainetik, espero dut erreala salbatzea, oso beltz ikusi arren. nazka ematen dit Correo taldeko komunikabideek eta beste talde interesatu batzuek azken hamarkadotan artifizialki sortu eta elikatu duten ustezko ezinikusi horrek… euskal ligarik ez dagoen artean, hobe 4 talde 1. mailan, alavesek ere, petermanen esku dagoen bitartean, jai duen arren :-(

    Comment by asel — 2007,January 29 @ 10:01 pm

  6. Kaixo:

    Baten batek lehoia kendu eta jarri du haren ordez.

    Comment by iturri — 2007,January 30 @ 3:35 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica