Hemengoxeak eta geureak
Geure, bertoko, hemengoxe… Euskaltelek egunotan bere propagandarako darabilen berriketa eta erretolika merkearen adibide dira luzaroan ere euren alde erabilitako berbok baina, ondo merezita itxura batean, egurra ari da jasotzen blogosferako alde guztietatik.
Behar zuen sasoian zuzen jokatzen jakin ez nuelako, arantzatxoa daukat aspaldian sartuta eta bihoa mendeku modura beste geure hemengoxe bati buruzkoa kontutxo hau.
Orain lau bat urte, uda partean atzerrira egin behar nuen bidaia bat zela-eta, diru trukea eskatu nuen beti bezero izan naizen Euskadiko Kutxa-Caja Laboralen; dolar amerikarrak nahi nituen, 600 bat euroren trukea. Diru amerikarra bost txarteletan jaso eta han abiatu ginen lagun bi, tarteko aireportu egotaldiak-eta kontuan izanda, hogei bat ordu geroago zapaldu genuen jomugarantz. Patrikan bertako diru pixka bat erabiltzea komeniko litzatekeela eta aireportuko money changerrean aldatu nahi izan nuen 100 $eko txarteletako bat: diruegiaztatzailean eragin behin, eragin birritan, eragin txartel bati, eragin beste bati… eta Diru hau faltsua da! ez diosta, ba, Sri Lankako puntan, poliziaz inguratutako money changerreko beharginak! Zurbil norbera, Ezin da izan… Han nituen herriko sukurtsalean truke eragiketan jasotako papera, baina han, ulertuko duzuenez, hutsaren hurrengoa da hemen hain ezagun dugun Caja Laboral izen-bermea. Okerragoa ere izan zitekeen eta bertan atxilotu ez nindutenean pozik irten nintzen hango bero sapapera.
Sinestu ezinda, Colombo hiriburura heldu ginenean, beste saiakera bat egitea pentsatu nuen. Agure zahartxo batek zeraman harakoan diru trukearen ardura eta nire 100 $eko bost txartelak eskuratu ahala, ikutu hutsarekin banan bana baliogabetu zizkidan bostetik lau!!! Atzamar ikutuaren bitartez ezagutzen zen diru faltsua sartu zidan Caja Laboralak!!!
Diruarena ez zitzaidan arazo gertatu, bidaidearen eta bion txartelekin konpondu ginen-eta. Nekez uler nezakeen, ordea, oraindik ere fede onez jokatu ete zuten zalantza egiten dut, hirugarren munduan hain erraz detektatzen zutena, hemengo hiruzpalau langilek somatu ere ezin izana. Hortik aurrerakoan, goikoek eskuak garbitu eta herrian lagun ere badudan bulegoburuari pasatzen zioten pilota. Esan dut, okerragoa ere izan zitekeena izan ez zelako, ez nuen behar bezala jokatu eta damutxoa daukat. Kontuz bertokoekin ere.
oraindik bizi gara gizarte honetan eusko-milatantziatik etekina ateratzen. produktu ona eskaintzerik ez dagoenean, oso euskaldu agertu eta salduta dago. joan den astean ikastolan esaten genuen Euskaltel barik Communication2000 edo beste edozein izen exotiko ipinita, zerbitzu bera eskeiniko baligute, aspaldian egongo zela enpresa hori porrot eginda. Zer esan zuk aipatu “Euskadiko” kutxaz, BBKz eta inguratzen gaituzten beste aurpegi zuri askori buruz. EH honi Kaikulandia esan beharko diogu, eta ez Kaiku produktuengatik, biztanleok kaiku hutsak garelako baino… eremu gehiegitan bizi dira militantzia itsuari esker. Eusko label bai, eperdian daroagu jarrita!
Comment by asel — 2007,January 24 @ 10:39 pm
Hori, hori, euskal labela da prest izan dudan izenburua…
Comment by Administrator — 2007,January 24 @ 10:53 pm
Eusko labelik ez dugu behar… behar duguna, Euskal Herria da eta gero bakoitzak aukera dezala. Agian horregatik ez dugu Euskal Herririk; badakite bat baño gehiago desagertu egingo zirela eta.
Comment by i eme — 2007,January 25 @ 10:09 am
Ez duzu urrun joan behar Kaja laborala banku-kaka dela ikusteko. Bartzelonan egon nintzen bizitzen eta ezin nuen atera dirua inundik!!! Gainera espainolaren arazo eta zigor txotxolo ekin dabizenak be, nahiz eta inoxente izateaz….Ez al duzu gogoratzen zer gertatu al zan tipo batekin, bertan arrasateko bulego nagusietan egon zela berarentzako lanean…eta Audienzia nazionalatik aipatu zuten “agian ezeozer eukiko zutela E.T.A kin eta bere diru es-dakit-zerekin….eta segundu bati ez zuten iraun Kaja laboralaren enpresa gizonok tipo horrek pikutara bidaltzen..
ezate tipo horrek ez zego gehiagorik berarentzako lan egiten……eta azkenean geure gixajo horrek inuzente zan.
Begira…..guk geu market bat gera be….eta gureraino aiegatzeko saltzen dabe la burra….Euskaltek be berdin. Euskaldunenpresa dela…..bai, benetan? Ez al dago ba medrilean francoren cara al sol politono bezalakoa saltzen?
Gizon…ez fidatu….ez fidatu.
Ah…! Japoniara etortzen ba zea…ez ekarri Kaja laboralaren tarjetie….ez da ibiliko….nire arrebia konprobau ba zion….eta …
Comment by lekesan — 2007,January 26 @ 4:22 pm