Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,January 17

Izkutuko txerrikeriak

Filed under: Zaharrak barri

Zine espainolean, Torrenteren pelikuletan edo ,euskal literaturan, Simon Artaberen abenturetan agerira atera nahi izaten dira gizakiaren jarrera izkutu eta instintiboenak.

Nik neuk beti pentsatu izan dut pertsona gehienok jakin dakigula zibilizatua zer den, politikoki zuzena zer den eta inor ez molestatzeko izan behar ditugun jokabideak zeintzuk diren. Ez nago hain ziur, hala ere, egunerokoan, jendearen aurrean erakusten ditugun jarrerekin bat datozen bideak aukeratzen ditugun beti.

Jendetzaren babesean igarriko ez zaigulakoan, nork ez du inoiz uzkerrik bota? Eskuerara ez daukagun paperontzi horren faltan, nork ez du egoneza eragiten digun edozein hondakin txoko izkuturen batean bota? Unibertsitateko mahai-aulki azpietan, nork itsasten ditu txikle mamurtuak edota, ikutukeran, moko-garau susmopeko pelotatxoak?

Hausnarketa atzo umeekin kiroldegira joaten garen gurasoon konbertsazioaren harira dator; piszina barruan, kloroarekin batera ura koloreztatzen duen beste produktu salatariren bat egon zitekeen beldurrez, ez ei zuen inortxok ere txiza-parrastadarik sekula bota… Eta, nik, diot: Inork horrelako txerrikeriarik egiten ez badu, zergatik asmatu ete dira produktuok?

12 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/01/17/izkutuko-txerrikeriak/trackback/

  1. hori bide da gizakion benetako balazta: beldurra. zigorraren, besteen gaitzespenaren, kritikaren, esamesen, isunen, kartzelaren… beldur ez bagina, inoiz etorkizunaren kezkarik txikiena ere ez bagenu, zenbat jokabide aitorrezin baimenduko genioke geure buruari? hobe ez erantzutea, agian beldur emateko modukoa da…

    Comment by asel — 2007,January 17 @ 12:06 pm

  2. Kar, kar, kar… nireetakoa zara zu be, orain lasaiago geratzen naz, hain anormala ete nintzen sondeetako izan da. Eskolan umetan mutilen artean egindako konfesiño politenetako bat gure uzkerren usaina eroangarri baino gehiago atsegin egiten jakula izan zan, kar, kar, kar

    Argiago esango dot, ez duzuela inork txiza errekarik piszinan bota? kar, kar, kar esan beldur barik…

    Comment by Administrator — 2007,January 17 @ 2:32 pm

  3. batzuetan spam kontuak direla eta zoratu egiten nau zure blogak. uste izan dut nire erantzuna sartu gabe geratu dela! orain etxera etorri eta, magia! badago. lau aldiz saiatu naiz eta etsi egin dut. ez dakit zelan agertu den azkenean, baina pozik orain ;-)

    Comment by asel — 2007,January 17 @ 8:56 pm

  4. Ba, spameatzen dizkidan komentario bakarrak zureak dira, neuk behatu eta baimena eman behar izaten dut.

    Comment by Administrator — 2007,January 17 @ 9:20 pm

  5. zerbait bide du punkion aurka, karkarkarkar (zuk ez, ondo dakit!).

    Comment by asel — 2007,January 17 @ 9:39 pm

  6. Beno, nik txikitan bai..baina beldurrez eta erdi ezkutatuta. Orain be bai…baina itxasoan, ez piszinetan.
    Eta ezan duzun beldurrari buruz…ez dakit ba. Pasau urtean irakurri nituen liburu on bat “Freakonomics” arierazi zenuena bertan mundu guztia mobitzen direla eragingarri gaitik. Adibidez, zergaitik eitten dugu txisa piszinetan? komunak urrun daudelako eta inork ez gaituela arrapatuko? Ona emen eragingarria.

    Comment by lekesan — 2007,January 18 @ 1:57 am

  7. Nik uste dut, lekesan, bigarren horretatik gehiago duela, inork harrapatuko ez gaituzten segurtasunez egin edo harrapatuko gaituzten beldurrez ez egin erabakitzen dugula.

    Comment by Administrator — 2007,January 18 @ 7:36 am

  8. … nik aitortu behar det piszinan edo itsasoan pixa egitea sensazio ederra dela…ni bakarra al naiz hoi sentitzen duena? Honekin ez det esan nahi, uretan sartzen naizen bakoitzean pixa egiten dudanik baña egiten dudanean… earra! hoi bai, iñork ikusi ez nazala ;)

    Comment by i eme — 2007,January 18 @ 11:21 am

  9. Galdera interesgarria: Zer egitera helduko ginateke inork, inoiz egin dugunaren zantzurik izango ez balu?
    Eta inor ez enteratzeaz gain egiten dugula egiten dugula ere zigorgabetasuna bermatuta izango bagenu?
    Zer astakeria ez ote genuke egingo?

    Comment by Jozulin — 2007,January 19 @ 6:04 pm

  10. Hemen zintzo bota diren konfesio eta hausnarketek Mr. Bean-en umorea ere askotan mota honetako egoeretan oinarritzen dela ikusarazi didate. Sketch berberak 18 bider ikusita ere gure mixeria ezkutuak agerian jarri eta ahora ekartzen digute irribarretxoa.

    Comment by Administrator — 2007,January 19 @ 10:02 pm

  11. Lasai lagunok. Kontua neurrian datza, bizitzan beste hainbatetan bezala. Eta neurria diodanean ez naiz isurketen zentimetro kuboez ari. Esan nahi baita, isurketaren kapazidadea baino nondikoa dela esanguratsua, alegia, egin ezazue pixa lasai piszinan, baina inoiz ere ez tranpolinetik

    Comment by imanol marulanda — 2007,January 19 @ 11:13 pm

  12. ..hots, nabarmen handi bat ez izatea dela kontua, disimuloz eginez gero…

    Comment by Administrator — 2007,January 19 @ 11:36 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica