Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,January 10

Coca Colaren dohainak

Filed under: Plazertxoak

Batari entzun, besteari entzun, gero mundu guztiari gertatutakoa bada ere, esperientzia berria izan dut gaur iluntzean. Kontua oso xinplea da: etxeko ateko zerrailan giltza barruan sartuta utzi eta, konturatu barik, ateari danbatekoa eman diot. Daunb! entzun orduko konturatu gara zer egin dugun eta izan den orduagatik, segapotoa inori eskatuta, berehala jarri behar izan dugu martxan aseguru etxerako SOS deia. Jaso dizkidate datuok eta hiru bat orduko tartean izango nuela zerrailaria ateari ekiteko prest. Tarte luzeegia eskailera gorenean, inoren zain deskonektatuta eta lau urteko semetxoa alboan dudala. Eta hementxe dator esperientzia izan ahala herri jakituria bihurtzen den erremedioa:

. Jo supermerkatu batera eta erosi litro biko plastikozko Coca Cola botiltzar bat (Kalimotxoa egiteko moduko bat, ahalik eta zapalena).

. Dendariari edaria harrian husteko eta laban bat uzteko eskatu.

. Botilari lepoa eta popa moztu eta, goitik behera, erdi bi egin.

. Plastikozko xafla zapal finak atearen hegala besarkatu arte zirrikitutik sartu eta, atearen mihia non dagoen deskubritutakoan, biren artean, xaflari gora eta behara eragin ateari tiraka eta sakaka.

Atea atoan zabaldu ere, ikusi eta ikasi. Hasieran Coca Cola entzun orduko haren dohain sinesgaitz horietako bat dela pentsatu dut baina, honakoan, edabea barik ontzia gertatu zaigu mesedegarri. Hori bai, etxeko atea zein erraz zabaltzen den ikusita, ogitara goazenean ere ez ahaztu giltzari ematea. Eskarmentuaren osteko plazertxoa.

5 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/01/10/coca-colaren-dohainak/trackback/

  1. ez neban metodoa ezetuten, baina gure etxeetan sartzea hain erreza dala pentsatzea be… dana dala, kanadan egunero erakuten dabe herrialde “aurreratu” eta gainpopulatuetan be posible dala ateak itxi barik bizitzea. nire arrebaren eskarmentuan oinarrituta: Vancouverren lagun talde bat laku baten windsurf egiteko alkartu eta danontzako oholik ez dagoala ikusita, gonbidatuak egozala-ta, bitan pentsau barik oporretan egoan lagun batera joan, sukalderaino, esaten dan lez, sartu, haren oholak hartu, ta lakura! ta ez lagunaren giltzak eukiezalako, lagunak oporretan etxeko ateak itxi barik alde egin ebalako baino! koka-kola botila erabiltea baino askoz errezagoa, ezta? ;-)

    Comment by asel — 2007,January 11 @ 9:51 am

  2. Ona,ona…kalimotxoa egiteaz gain, marroietatik ateratzeko gai da. Bale.

    Comment by Patxo — 2007,January 11 @ 11:29 am

  3. bidean galdu den erantzunean esaten nuen bezala, sistema interesgarria iruditzen zait baña ea jende askok ez duen ikasten; etxetik atera gabe gelditu beharko degu.

    Comment by i eme — 2007,January 12 @ 10:48 am

  4. Lapurretarako asmoa duenak sobran ezagutuko du sistema, baina askori gertatutako kontua da eta gehienek ezagutzen zuten antzekoren bat.

    Comment by Administrator — 2007,January 12 @ 1:13 pm

  5. Jejeje…artixta bat zea gizon!!! Baina….hire semea nola begiratu zaituk hori egiterakoan? Gogoratu oraindik edade horretan erdi jainkoa zarela txikitoentzako. Imaginazazu deskubritzen ba dute andiokan umeak garela!!!
    Txo Jonas…Urte berrion be…ta askotarako!!

    Comment by lekesan — 2007,January 12 @ 3:59 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica