Ugerrak kentzen
Hau da ajea hau! Blogean oporrik hartu ez dudan arren, lanean gaur hasi naiz hamabostalditxoa arpa jotzen eman eta gero. Zu zara, zu, lotsabakoa entzun beharko nuke, gainera, enegarren aldiz, beharra zein dudan argituz gero.
Gogorra izan da, bai, astelehena eta, eguna alaitzeko musikarik aproposena ez bada ere, Tom Waits-en ahots alkoholdun marrantatua izan dut aje-ugerren garbitzaile.
Txoko honetara hurreratzen direnen artean bada Waits-en zale amorraturen bat ere. Nik disko bakanen batzuk baino ez ditut ezagutzen eta adituren baten aholkua nahiko nuke. Tom Waits-en maisulan derrigorrik?