Bata, bestea ta txakurraren hestea

2007,January 4

M-22tik A-30era

Filed under: Eman ta zabal zazu

Gogorra izan da mundu mailan ere 2006 urtearen amaiera, baina geografikoki hurreren tokatu zaigunak zartarazi du gure itxaropena eta, hemen gaude, bost bat egun geroago, ETAk bere jarrera aldaketari buruz zer esango.

Joan den zapatuan ETAk Madrilen eragindako atentatuak jauzi kualitatiboa ekarri du talde armatuaren ohiko jokabidean eta ez du lan erraza izango euskal gizarteari aurrean zehar gizaki bi eroan dituen ekintza krudela zuritzen. Oraindik orain ETAk euskal herritarron aurrean izan duen aktiboetako bat haren sinesgarritasuna izan da, egindakoa bere gain hartu eta egin gabea ukatzeko erakutsi izan duen prestutasuna, eta galdu du, dagoeneko, edonork onartzen zion dohaina.

Meniak iraun duen bederatzi hilekoaren irudia egiteko, zezena adarretan hasi eta buztan puntan amaitzen dela esaten da, eta kasu honetan ez litzateke jarrera egokia izango denok buztan punta horri begirik kendu gabe geratzea. Krimena ETArena da, ez beste inorena, baina ez dezala baieztapen honek zezen adar zorrotzari aurre egiten jakin ez dutenen lan eskaxa izkutatzeko balio.

Aurrerantzean? Hemen jarraituko dugu bakearen ostean politika etorri behar ete den ala politikaren bitartez bakeak etorri behar duen, betiko morokilari ekiten.

Barearen osteko ekaitzak aztoratuta, sentsazio ezkorrez beteta eta zeresan ezean geratu gara, zergatiak betiko berbetan bilatu nahirik. ETAk ere ez du arrazoi biribilik erraz topatuko eta, euskal herritarron artean ernatutako ilusiorik zapuztu nahi ez badu, menian jarraitzea luke onena. Espainiako gobernuari dagokionez, delako prozesua apurtzeko prest badago, alferrik galtzekorik egon ez edo M-22tik A-30era ezer egin ez den seinale izan daiteke.

3 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2007/01/04/hau-eta-beste/trackback/

  1. Ni gogaituta nago arrazoiak bilatzeaz batzuen eta besteen jokabidearen atzean, azkenean bakarra topatzen dudalako nagusi: politiko batzuen soldatak eta bozka apur batzuk, alde batetik, bizitzeko beste modu bat ez ezagutzea bestetik. Potrotaino nago haiekin guztiekin. Baten batek oraindik ere galdetuko dit ea zergatik alde egin gura dudan Laosera… Herri hau politikak, neoliberalismoak, kapitalismoak, kontsumismoak, sasi-komunismo iralutzaileak eta beste hainbat gaitzek ustelduta nago eta ni, ahal banaiz, banoa…

    Comment by asel — 2007,January 6 @ 11:39 am

  2. Tira, idatzi dudana zentsuratu dit orri honek, zer egingo diogu… Ea mezu hau “garbiagoa” den. Nire iritzia, bestela ezingo dut hemen utzi, nire blogean ;-)

    Comment by asel — 2007,January 6 @ 11:41 am

  3. HomeSign Up | My Account | History | QuickList (0) | Help | Log In

    Padre de Diego Estacio planea demanda

    QuickList Play All
    Playing All
    0 video Play Next

    Remove videos as I watch them Manage | Save | Clear

    Rate this video:

    9 ratings
    Save to Favorites
    Add to Groups Share Video
    Post Video Flag as Inappropriate Views: 266 |Comments: 2 |Favorited: 4 times
    (There are no sites linking to this video.)
    Loading Honors…
    close

    Comments & Responses Post a video response
    Post a text comment

    latinpower (1 week ago)
    es verdad…solo fueron avisando de boca en boca..pero es k no podian difundir un aviso d bomba por altavoces pork sino cundia el panico…pero debieron hacerlo pork asi se hubieran salvado esos pobres xicos..k pena d verdad..
    (Reply)
    jabiero (4 hours ago)
    Winston Estacio añade que ni dejaron que la novia pasara a avisar a su hijo ni ningún agente trató de dar con él.
    Winston Estacio afirma que «ellos dicen que no sabían en qué parte estaba la bomba». E insiste en que «no recorrieron todos los coches. Tuvieron tiempo».
    Estacio denuncia que más de veinte minutos antes de la explosión los policías no dejaran entrar a su novia a avisarle. Preguntado sobre si eso lo hubiera salvado,
    (Reply)
    Would you like to comment?
    Join YouTube for a free account, or Login if you are already a member.

    Comment by Anonymous — 2007,January 21 @ 9:02 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica