Lantzurdea
Ez nuen hitza ezagutzen, lantzurdea, eta gaur bertan hiru-lau bider entzun ahal izan dut Teleberriaren eguraldiaren atalean, bart Nafarroa aldean gertatu den klimatologia fenomenoaren harira: irudietan ikusitakoagatik, elurra izan barik, bazterrak berdin-berdin zuritzen dituen edur hauts moduko bat, cencelladaerdaraz.
Lehendik ezagutuko duzue, beharbada, baina nik neuk aspaldi ez dela egin dut fitxajea: eguraldi kontuak eta herri sineskerak uztartzen ditu EtnoMet blog interesgarriak eta hiriko bizimoduan aspaldi kaletartutako jendeari gure arbasoen jakituria berreskuratzen lagundu liezaguke. Ez ala?
Milesker, Jonas, Etnomet-eko isilpeko bisitariei luzatu nizuen gonbidapenari erantzuteagatik!
Segi horrela, eta gehiagotan idatzi! Zure blog hau horri esker ezagutu berri dut. Ea heldu den Etnomet kideon bilkurara inguratzerik duzun!
Kristina.
Comment by Anonymous — 2006,December 30 @ 4:00 pm