Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,December 23

Leo algo en la pared…

Filed under: Rock Erotik

Asmatu duzue tituluaren jarraipena? Segi, segi irakurtzen…

Egunkari irakurrienen bedeinkazioarekin BECen antolatzen diren kontzertuotako bat izan zen: Fito y los Fitipaldis. Ni neu ez noa, urteak dira horrelako makrojaialdi batera ez noala eta daukadan adinarekin ez dut nerabe bizarguri txolinduen hankapean ibili nahi…

Abenduak 22, 22:00ak: aparkatzeko Barakaldo Berriko zurkulu guztiak arrakasta barik miatu ostean, BECeko parking laberintikoan naiz, kotxea gelditu eta patxada onean ja. Ez da nire errua izan. Platero y tu-ren jarraitzaile izan nintzen baina Fitoren boom komertzialak nazkatu xamar nauka, etxe, taberna, denda eta supermerkatu guztietan doinu berberak entzutearen ondorioz. Lankide estimatua dut Patxo eta iluntzeko 20:30etan deitu zidan, gonbidapen parea dut Fito ikusteko, abenduko lehen hotzon biktima batzuena, etorri nahi baduzu? Joango ez naiz, ba! Gabonetako oporrak hasteko modu paregabea, bai jauna!

Ikaragarria BEC barruko taberna-mostradoreen inguruan pilatzen zen egarriak hildakoen kopurua; beldurgarriak hankak estututa komunetarako zain zeudenen ilarak, emakumeenak batez ere, jakina; ikusgarria 2005eko Bertsolarien finalean 15.000 lagun batu zituen kantxak, oraingoan, batzuk zutunik egokeran, 20.000 inguru batzen zituela ikustea (Bilbon inoiz izan den ordaineko kontzertu jendetsuena)…

Musikari berari dagokionez, soinu bikaina baina ikuskizunari zor zaion arreta galdu egiten da eszenatokia hain urrun egonda eta inguruko jendetza gertatzen da atentziogune behin eta berriro. Eromena Soldadito marinero bezalako kanta kuttunen aurrean, apoteosi hitzak balio lezake?

Fito eta bere Fitipaldiek musika komertzial atsegina egiten dute baina gehiegitxotan erreferentzia argiegiak dituzte nabarmen: Dire Straits-en kitarreo aratzak, The Police-n Roxanne gogora ekartzen duten ahots koroak edo Steve Miller Band-en oinarri erritmikoak, rockabilly kutsuko kantetan Loquillo edo Los Rebeldes-en kerak imitatzen ez dituztenean.

Barricada ere omendu nahi izan zuten haien Callejon sin salida kantu gogoangarri baten bertsioa eginez eta nik, nostaljiko honek, tabernazulo osoak amorruz beteta eta aho batez oihuka jartzen gintuen Policia asesina hura 20.000 lagunen eztarriak urratzen sentitu nahi izan nuen baina…

3 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/12/23/leo-algo-en-la-pared/trackback/

  1. Epa Jonas,

    Hona hemen eskatu zenidana:
    http://wigflip.com/signbot/

    ondo segi!

    Comment by Jozulin — 2006,December 26 @ 1:21 pm

  2. Kaixo Fez-etik!! Hamen gauz Medina zaharrien, basamorturantz ta Atlaserantz abiatu aurretik. Tira, Fito dala-ta… Azken boladan sentsazioa dot kanta bera baino ez dekola, mozorro desbardinetan bildua. Beti kadentzia berbera abotsean… Aspergarri xamarra, nire gusturako. Non lotu zan Platero!!

    Comment by asel — 2006,December 27 @ 6:33 pm

  3. Zatarto bizi zara zu, Asel. Kontauko dostezuz.

    Comment by Administrator — 2006,December 28 @ 11:50 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica