Zelan esan…
Aurreko batean laurogeitaka urte dituen Fernando Fernán Gomez aktoreari irakurri nion elkarrizketa batean damu zuela gehien maite zuen jendeari bere sentimendu eta emozioak adierazten jakin ez izana. Hitz egokia, beharbada, ez litzateke damua izango, nahita egindakoagatik damutzen gara eta, kasu honetan, zeozertan ez jakitearen tamala da sentitzen duguna.
Ez dakit zuei gertatzen zaizuen baina, onean zein txarrean, askoz ere hurreragokoa da amarekiko tratua: ohitura kontua, batetik, amarekin dexente ordu gehiago eman ditugulako eta heziketa kontua, bestetik, gizonon artean sentimenduak adieraztea ahulezia seinaletzat jo izan dugulako.
Sarritan erabili dut buruan neuk ere F. F. Gomezen kezka eta, neu gizondu eta aita aguretu ahala, gaur da eguna, arrantza zein soloko kontuak direla, etxeko zein beharreko kontuak direla, gauzak elkarri errazago adierazi eta bion arteko harremana zabalago daroaguna. Ez beti nahi bestean, hala ere, baina bai une atseginak sentitzeko neurritxoan…
Bai, ezagun dut sentipena. Nirea egunen batean agian damua izango da benetan, badakidalako eta hala ere oraindik ez dudalako gauza handirik egiten hori aldatzeko. Barruko motibazioak ulertzea ez da beti erraza, baina hor daude, setati.
Comment by asel — 2006,December 19 @ 8:52 pm
Distantziak edo elkar gutxiago ikusteak laguntzen du, baina ikusten denez, askotan, adinarekin xamurtu barik, setati jarraitzen ere badakigu, laurogeitaka izan arte ere bai…
Comment by Administrator — 2006,December 19 @ 10:56 pm
Ez dakit irakurri duzun Gontzal Medibil’en “Gorbeiako Haizea” liburua. Ba niri gauza berdina gertatzen zait.
Zergaitik ete da, gure nahiak, arazoak, hurkoanari, maite doguzanei, geureei kontatzeko gai ez izate hori?
Adierazpenetan, laburrak gara Euskaldunak….eta kalekumeak horrelakoak izaten ba diren…..pentsau eizu baserritarrak….laburragoak!!
Comment by lekesan — 2006,December 20 @ 2:30 pm
Irakurri behar dot, ba, lekesan.
Eskerrik asko aholkuagatik
Comment by Administrator — 2006,December 20 @ 9:26 pm