Durangora bai?

Noiztik gogoratu ez arren, urtero-urtero parte hartu dut inmaculada-constitución zubi honetan izaten den Durangorako erromesaldian. Modalitate guztietan joan ere, lagunekin, bakarka, ikasle eta guzti, familia eta guzti… Ezberdin bizi daiteke giroa batera edo bestera joan eta, dudarik ez dago, eguna pasatzeko eta betiko-aspaldiko lagunak ikusteko aukera ederra da.
Egunotan Durango entzute hutsa azokarekin erlazionatzen da zuzen-zuzenean, beste edozertaz ari garela ere, bertan beste bizitzarik ez balego bezala: liburua, diskoa, poltsa beteak, jendetza milaka, kultura kiloka eta zerbezak litroka…
Nik neuk beti jarri izan diot frenoa neure buru berotuari azokan sortzen den kultur kontsumismo eta erosi beharraren aurrean, ez dut libururik lau-bosnaka erosiko, gero denborarekin apaletan ikutu ere egin barik utziko baditut. Urtero sentsazio eta ondorio berdinekin uzten dut atzean Durango. Bai, izan gara, baina hurrengoan ez nator. Megadenda horietako batean liburu aleak banan bana erosiko ditut nire irakurtzeko ahalmen eskaxak merezi duen erritmoan jarduteko.
Bihar izango dut bakarrik joateko aukera eta, berriro ere, ezbaian nabil neure buruarekin. Kontra, ez zaidala gustatzen gure kontzientzia txarraren purifikaziorako-edo horrelakoetan zelan jokatzen dugun eta, ze demonio, ezagunen konpainia ere nahiago dudala tantaka disfrutatu… Alde, hantxe dagoela saltsa egunotan. Durangora, bai? Batek daki zer egingo dudan.
Atzo egon nintzen ni, hara joatea planifikatu barik (beste gauza baterako Durangon geratu, eta ordu erdiz bueltaka ibili ondoren, auto puta nonon uzteko, ordubete lehenago joan nintzela jakin, beraz…) eta, egia esan, ez da lekurik aproposena liburuak eta diskoak sentitzeko. Ezinezkoa da gustatzen zaizuna patxadaz dastatzea eta bultzaka ibiltzeko saio heroikoa bihurtzen da ez gutxitan. Hala ere, neu ere urtero noa eta are gehiago, han bertan egonda, dirurik ez neukala konturatu eta Amelie Nothomb handiaren liburu bat euskara tu berria ikusita, korrika BBK bila. Behintzat, neurriz eta ondo aukeratuta erosi nuen, azokak bultzatzen duen eusko-kontsumismo eroan jausi barik.
Zuk diozunez, Durango azoka baino ez dela dirudi, baina aldi berean hango gaztetxeak urtero paratzen du azoka anti-komertziala, eta bihar goizean bertan daukat nik txanda. Kontraesanen gurpilean…
Comment by asel — 2006,December 7 @ 7:51 am
Ikusten dut Asel gaur dobletea egin behar duzula; ni, berriz, leihotik ikusten den iluntasunari begira urten nahi ezta…
Beste kontu bat, zu bezalako japonzale batentzat, badaukazu han bizi den euskaldun baten bloga ere:
http://lekesan.wordpress.com
nik jarri dut ja nire faboritoen artean.
Comment by Administrator — 2006,December 7 @ 9:51 am
“Hauxe” diskoaren inguruko postak arazoak ematen ditu eta ezin zaio erantzun, egia esan ez dakit zuk nola lortu duzun. Hoorregatik hemen duzu zure galderen erantzuna edo:
“Hauxe” aurreko disketako kantuez osaturiko lana da baina Rafa Rueda eta Pettiren kasuan bertsio bana gehitu dizkiote bildumari. Kanpotik begiratuta promozioa errazago egiteko elkarlan bat ematen du baina hala ere diska interesgarria iruditzen zait, zuk erbaki erosi edo ez.
Txumaren abestiaren inguruan, zuk esan bezala belarriaren eta ondoan itsatsita daraman melokotoiaren araberakoa izan ohi da interpretazioa. Nireak intermitenteak dira, esaldi batekin geratzen naiz eta beste batekin ez. Horregatik ez dut uste nire irakurketak beste inorri balioko dionik baina hortxe dago grazia hain zuzen ere.
Eta irakaslea? Ez, ikaslea eta gainera ia-ia profesionala
Comment by indezent — 2006,December 7 @ 10:32 am
Meca’rako peregrinazioa dirudi Durangoko azokak eta egia esan, peregrinazio masifikatuak ez zaizkit asko gustatzen. Ez naiz oso liburuzalea baña disko bat erosteko orduan, leku aproposagoetara joatea nahiago dut. Beste alde batetik, euskal giro horrek tiratzen dit.
…zuk diozun bezala… “Durangora, bai? Batek daki zer egingo dudan.”
Comment by i eme — 2006,December 7 @ 12:13 pm
Ezaguna egiten zaizkit Japoniako irudiak, bai. Interesgarria, eskerrik asko!
Comment by asel — 2006,December 7 @ 8:34 pm
Kaixo Jonas:
Ba bai arrazoi guztia daukazuek….hasiera batean Durangoko azoka bai zan leku berezi bat. Oraindik ere, bibliotekako sagutxoa ba zara, neu bezalaxe…baina gehienetan ASKO PLANIFIKATU behar da araino joateko. Ze bertan agertzen da nire ametzgaiztoretako bat…MASIFIKAZIOA. Ta ez zait batere gustaten holako situazinoak. Orain iru urte, nere lagun liburuzale batekin (ahin zuzen Bilboko Kirikino liburudendaren jabea) egon nintzen bertan, nik erosten eta bera mahai atzean, eta ezan zidan jendearen kopuru horiri buruzko marketina montaje bat zela. Arrazoia? Jende asko bai, baina jendea normaliean ez dabe irakurtzen….horregaitik ez dabe erosten…eta horregaitik bera gero ta pobrea zela. Barregarria.
Ah….zera, milla ezker nire blogari buruz propaganda egiteagaitik. Baina, txo…presioa ehin barik eh!! jejeje
Comment by lekesan — 2006,December 9 @ 5:50 am