Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,December 4

Erantzun zuzena

Filed under: Rock Erotik

Kafe Antzokia entzule leialez leporaino bete zen The Answer talde irlandarren deialdira. Taldeak ere ez zigun hutsik egin baina. Kontestazinoa biribila eta bete-betekoa izan zen. Robert Plant zuzenean ikusterik izan ez dugunok aukera bikaina izan genuen haren keinu eta plantak beste norbaitengan ezagutzeko. Cormac Neeson kantari ileluze prakabarrenzabalak ez zuen zalantzarako biderik ematen; haren katu garrasi, esku keinu zein gorputz astinduek Led Zeppelin zuten inspirazio inondik ere. Paul Mahon serio itxurako kitarra tximaluzeak ere piura rockero oldarkorrez betetako ekitaldia egin zuen: korri batera, korri bestera, orain hankak zabalik kitarrari astinduka, orain bateria ondora igo eta kitarraren masta gora begira jarrita punteo trebe etengabean. Hard rock erakustaldi bikaina, tarteka astunegia ere bai heavy doinuak aspaldi baztertuak nituen honen belarrietarako. Blues ikutudun kantak izan ziren giro latzaren leungarri eta The Faces-en sokako kantu eder batekin amaitu zuten.

Jaialdi ondokoan, betiko ezagunekin solasean, ze ona izan den kontzertua, batzuetan, iritzia hain ahobatekoa denean, neuk ere berdin ikusi ete dudan zalantza izaten dut eta momentuan iritzi argiegirik adierazi ez, entzundakoa ondo asimilatutakoan, hotzean, balioko zerbait esango dudalakoan. Ez dute gauza berririk egiten baina egiten dutena duintasun itzelez egiten dute eta estilo handiz garamatzate denboran atzera. Inpresioa dut dena den, Marah taldeari buruz antzera nioen, talde irlandar honek zeresana emango duela musikaren panoraman.


Powered by Castpost

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/12/04/erantzunda/trackback/

  1. Ez nuen ezagutzen The Answer taldea zure erantzuna nere post batean irakurri bitartean. Kuriosidadeak ukituta, zeozer entzun nuen eta segidan etorri zitzaidan Led Zeppelin burura. Irakurtzen dudanez ez nenbillen oso hurrun.

    aaaaai… 70ko urteak! ederrak.

    Comment by i eme — 2006,December 4 @ 12:04 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica