Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,December 2

Eskusauan

Filed under: Plazertxoak

Nabarmen luzatzen ari da jendez betetako ofizio santua eta hankartetik datorkizu egoneza. Premia antzina nabaritu duzu baina eustea pentsatu duzu eskusaura joateko denon aurrean eskusatu beharrean. Ume txikien antzera, hankak elkarren kontra estutu, jo alde batera, jo bestera zabiltza aulki gainean, bla, bla, bla ari denari aspaldian jaramonik ere egin gabe. Zoaze jaunaren bakean! Amaitu da, halako batean!

pis

Komunerainoko osteran aringa-aringa zoazela askatu dituzu bargetako botoiak eta txistua ere aterako zenuke. Ailegatzearekin batera hasi duzu txiza erreka amaigabea. Husten ari zarelarik gustu itzela sentitu duzu, amaiera aldera bizkar hezurrean gora doakizun hotzikarak errematatu eta gorputzari hiru-lau dardara eragin dizkiozun arte… Plazertxoa berau ere.

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/12/02/eskusauan/trackback/

  1. …..Blog ona daukazu benetan!!
    Ta milla esker Gariren abestiagaitik. Bera zan nire faborituena gazte nintzenean. Eta orain Kanpoan nagoelako Olentzeroren oparixe da neretako…jejeje.
    Ah! ahaztu baino lehen, Zer pentsatuko duzun ezaten ba dizut Donostia Tokyo baino garestixagao denik??

    Gainera….etxea euki ezkero…

    Comment by lekesan — 2006,December 4 @ 6:09 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica