Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,November 29

Barre txikia ordain

Filed under: Plazertxoak

Irribarrea ei da lotsatiok harremanerako dugun armetako bat baina, jakina, baieztapena ezin da orokortu. Behin baino gehiagotan gertatuko zitzaigun honakoak edo halakoak pasantean ez agurrik ez barretxorik egin ezagatik txarrean hartu izana eta, horrelakoetan ere, delako hori motza, despistatua edo lotsatia dela esanez desenkusatu nahi izaten dugu.

Erdi ernegatuta bizi garen sasoiotan, inoiz edo behin gerta dakiguke, autobusetik ezpaloira, kristalaren babesean elkarri begira ibili garela deskubritu eta norberaren irriñoari barre txiki batez erantzuten dakienik aurkitzea: orduan, lipar batez bada ere, nik neuk adiskideago izaten dut mundua.

5 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/11/29/barre-txikia-bueltan/trackback/

  1. Lotsatiok irribarreak asmatu behar atzean ezkutatzeko.

    Comment by Jozulin — 2006,December 1 @ 2:22 pm

  2. Ba niri lotsation irribarre lotsagabea gustatzen zait. Tarteka, lotsatiak lotsa galtzen duenean, ateratzen zaion irribarrea, benetakoa izaten da, ez asmatua

    Comment by Lotsagabea — 2006,December 1 @ 7:34 pm

  3. Irribarre, baina, ez da dohainpreziatua

    .Ertzaintzarako

    .Administrazioan lan egiteko.

    . Mate edo fisika irakasteko

    .Diskoteka aezaintzarako

    …..

    Bota gehiago:

    Comment by Anonymous — 2006,December 1 @ 10:28 pm

  4. Ba nik apreziatzen dut irribarrea. Ertzainak, irribarrearekin ere ez.Mate eta fisikako irakasleek irribarre gehiago egin balidate gehiago ikasiko nukeen, latinarekin jardun beharrik gabe. Administrazioan berriz, funtzionario batek irribarre egindakoan, beste denak ilaran laga eta berarekin kafe bat hartzera joateko gogoa sartzen zait

    Comment by lotsagabea — 2006,December 2 @ 3:03 pm

  5. niri maiz, irri txikia baino, barrealgara ozenak ihes egiten dit, ozenegia askorentzat. Askotan pentsatzen dut errazegi egiten dudala barre. Ez dakit lotsatia naizelako, ergel puntu bat dudalako, egiten dudan kirol bakarra galdu gura ez dudalako… Aitortu behar diodalako neure buruari, bizi garen inguru negargarrian ez dela beti erraza zeri barre egin topatzea, eta maiz batek ezbeharren bat kontatzen didanean ere, nire lehen erantzuna barre alu hori da. Nire barruko hamaikagarren kontraesana, seguruneik.

    Comment by asel — 2006,December 7 @ 9:59 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica