Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,November 26

Rory McLeod

Filed under: Rock Erotik

Orkestra gizona da Rory McLeod eskoziarra: kitarra, musukitarra, zapatapeko perkusioa, goilarak zein aho malabarismo guztiak hartzen ditu bere gain eta nahikoa eta sobera da bera eszenatokia bete eta jendea dantzan jartzeko ere.

goil

Orain hemezortzi bat urte etorri zen lehenengoz Euskal Herrira, Oinatiko kiroldegira, Ruperren eskutik eta, atzokoan ere, Ruper lagun zuela agertu zen Zornotzako Zelaieta Zentro txukunean. Mahaitxo eta guzti, kafetegi baten antzera atondutako aretoan hogei bat lagun batuko ginen, tartean aurpegi ezagun bat baino gehiago.

Erderaz aritzeko ahaleginean, hizkuntz mordoa nahasten du Roryk kanten azalpen xelebreetan eta, komunikatzaile onek duten dohainaren adibide, berba gutxirekin asko esatea eta barre eragitea ere lortzen du. Korrokadatxo bat ere eskapatu zitzaion berbetan ari zela eta airoso irteten jakin zuen kinka horretatik, umetxoei “soinu hori” zelan gustatzen zitzaien aitatuz.

rory

Aipu eta kantarik gehienak bere ama, amama edo lagun zenduen ohoretan egin zituen, letra xinple itxurakoen atzean, beti ironia fin bat zutenak eta gai sozial konprometituak ikutzen zituztenak. Hauen amaiera bakoitzean eskerrik askoka, barka eske euskaraz daukan kapazitate eskaxagatik; erdaraz ere halakoxea dela bere gaitasuna eta, esaten hasita, ingelesez ere kaxkar xamarra ei da: horrexegatik kantatzen duela eta esan beharrekoa doinu politez jantzita adierazi…eta berriro ere neu testigu, ez du beste askoren inbiriarik!

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/11/26/rory-mcleod-3/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica