Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,November 22

Apres ski

Filed under: Plazertxoak

Eguraldiak oraindik lar freskatu ez duen arren, giroa lorrindu egin zaigu eta negua hurbilago ikus daiteke. Gaur bertan, aspaldiko plazertxo bat etorri zait gogora egun santu osoan hanken gainean ibilita, oinetako umelak eranztearekin batera.

Urte batzuk ere badira, neguan, bota zurrun-zurrun parea jantzi eta ohol biri kateatuta (bai, palilleroa* naiz) mendi magal zurietan behera irristatzen hasi eta eskian zaletu nintzela. Mendi magalean gora, berriz, telesilla (teleaulki?) izeneko tramankulu batek gailurreratzen gintuen gu, burgestxikiok.

Itzela izaten zen goizean goiz hasi eta arratsalde partera arte zeregin honetan izaten genuen gozamena, baina ez zen txikiagoa izaten, neke handiz makurtuta, engantxeak banan bana askatu eta oinetan genituen botatzar martziano torturagarriok eranztea ere. Une horretxek ematen zion hasiera apres ski ezin goxoagoari…

* Palilleroa> eskiatzailea vs. kortxeroa > snow oholzalea

Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/11/22/apres-ski/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica