Tata ta tato
Izan bazirela jakin arren, seme-alabei berbetako sasoia heldu zaien arte, ezin izan dut konprobatu: D ereduan ikaskide, nekez euskal mintzaide, dituzten laguntxo askok ohiko mami eta papiez aparte, tata-tatoak eta yaya-yayoak dituzte…
Eta ulertu nahi dut ohitura afektiboak zail direla aldatzen, etxe-etxekoak direla, baina, beldur naiz jende euskal herritar gaztearen ahotan egunero horrelakoak entzun beharrak ez ete didan hasierako egonez hau geroko entzunezin edo ikusezin bihurtuko. Ai beti Riomundo izango balitz!