Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,October 28

Guru Ruper

Filed under: Rock Erotik

Azkenaldiko nire eskapada sarrien maiztasuna neurtu nahi duenak erraz aterako du kontua azken txatalei behatuta. Denak atal berekoak, denak tenplu batekoak.

Krapulatze berantiar hau dosifikatze aldera, aurreikuspenen artean ez baneukan ere, ez zen polita izango euskal musikaren guru berria hirira bisitan, eguen-bariku, birritan etorri eta kale egitea. Ondotxo zekien berak Bilbok ez ziola hutsik egingo eta berak ere beti-betiko ordaina eskaini digu. Ruper beti Ruper.

Bigarren egunez ere bete egin du Kafe Antzokia Ordorikak eta bere rupertorio zabaletik ordu bi t´erdiko emanaldia jorratu du ahobeteko ahotsez, berbaz berba, eta maisuki lagundutako musikariez, kantuz kantu, gaineko pantaila bietan erretratu eta kaleidoskopio irudi zoragarriak zituela.

Badira ruperzaleen artean azken bi disketatik honako amerikartze argi bat ametitu ez eta bazterrera egin dutenak, baina euskal musikaren guru honek ingurura ikasle berriak ekartzea lortu duela esan daiteke areto honetan batutako jendea sailkatzen hasiz gero. Ruper dozena bat aldiz ere entzundako honek inoiz baino jende gazteagoa ikusi dut haren kantarik aspaldikoenak hitzez hitz abesten. Inkondizionalen artean, euskal poeta, euskal rockero, kazetari eta gainerako sasiletradua ugari.

Bateria-baxuari tarteka lau gitarra eta, zatirik folkienetan, bibolina gehituta ekitaldi izugarria egin du maisuak, azken tantaraino (labexomorro-labexomorro) bene-benetako zaleek baino apreziatzen ez duten horietakoa. Gainerakoak hiru biseko gau hunkigarri honetan zaletu direla-eta nago.r. o.

4 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/10/28/guru-ruper-2/trackback/

  1. Gautxori eginda zer zabilz zu! Tira, holakoetan bati zuritu leike esanez kulturaz blaitzen zabilzala ;-) Adi gautxoriaren ibilaldiak luzatu ezkero, abendutik aurrera pentsetan dot Punkaminek gerra emoteari ekingo deutsala ostabere!

    Comment by asel — 2006,October 28 @ 9:05 am

  2. Aupa Asel! Negurako beroketak egiten orduan? Stressatuta naukazue denon artean. Enteratuko gara non eta noiz. Beste kontu bat arazoak ditut zure blogean erantzunak sartzeko. Nire traste honen araoa izan baietz!

    Comment by Administrator — 2006,October 28 @ 9:19 am

  3. Eskapadak, gutxi baina kalitatezkoak, hori bai.

    Comment by Jozulin — 2006,October 31 @ 11:59 am

  4. >Nik, berriz, barikukoa ikusi neban eta nire “kronikak” beste tonu bat dauka. Halantxe ikusi neban nik behintzat.
    Bai bai Jonas. Zeuk beste modu baten ikusi ziñuan konziertua. Hortxe, baina barietatearen gustua. Dana dala, zuri be gustau jatsun konziertua eta imajinatzen dot han egon ziran gehixenak iritzi berekuak diela.

    Comment by Desplazatua — 2006,October 31 @ 2:36 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica