Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,September 27

Barregarriok!

Filed under: Zaharrak barri

(Punkamine talde handiaren Gerra kantua azpian irakurketa girotzeko)
Aspaldi ez dela ikusi genuen, luzaroan Benidormen entrenaturiko jubilatu aldra bat, barregarri, bainuzale libanotar harrituen artean lehorreratzen… Espainia ere sasoi loriatsuagoen oroiminez munduko gatazka nagusienetan musturra sartu nahirik.kar
Irakera Santiagoren Gurutze iraingarria eramatea kasualitate izan ez zen bezala, atsekabetu egin ziren gero bakegintzan joan eta militar mordotxo baten artean espainoltxu bat garbitu zutenean, ez da kasualitatea, ninja dortokak bailiran, fusila eskuan eta motxilatzarra lepoan, Espainia bat eta bakarraren bermatzaile hauek Euskal Herrian ibiltzea euren indarren erakusketan.

Aurreko egunotan mendirik mendi Amoroton, Mendexan edo Asterrikan zehar (!!!) mendigoizaleka ibili badira, bihar-etzian Uribe kostako labarren ondoan ibiliko ei dira zerutik behera parakaidistaka… Edozein ikastetxetan OSO GUTXI izendatuko litzatekeen nota aterata Espainiar ejerzito premiatsuan sartutako soldadutxoak gerran olgetan… Non eta Asterrikan! KAR-KAR-KAR.
Powered by Castpost

2 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/09/27/barregarriok/trackback/

  1. gaur kamioi batek hiru miliko bialdu dauz ospitalera. oin gerra zauriak izanda, medallaren bat paparrean eroateko? ganera, gehienen arpegiak ikusita, segurutik bai, patriotismoz beteta datoz hegoamerikatik espainia handiaren izenean hilteko prest. holakoentzako, jakina, extranjeria legerik ez. join the army!!

    Comment by asel — 2006,September 28 @ 8:26 am

  2. ostia! hamen etxean The Clashen diskografia osoari birpasa emoten nabilala, zelako sorpresa neure abotsa entzutea beste norbaiten blogean! karkarkar Eskerrik asko, Gora gerra!! :P

    Comment by asel — 2006,September 30 @ 9:49 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica