Barregarriok!
(Punkamine talde handiaren Gerra kantua azpian irakurketa girotzeko)
Aspaldi ez dela ikusi genuen, luzaroan Benidormen entrenaturiko jubilatu aldra bat, barregarri, bainuzale libanotar harrituen artean lehorreratzen… Espainia ere sasoi loriatsuagoen oroiminez munduko gatazka nagusienetan musturra sartu nahirik.
Irakera Santiagoren Gurutze iraingarria eramatea kasualitate izan ez zen bezala, atsekabetu egin ziren gero bakegintzan joan eta militar mordotxo baten artean espainoltxu bat garbitu zutenean, ez da kasualitatea, ninja dortokak bailiran, fusila eskuan eta motxilatzarra lepoan, Espainia bat eta bakarraren bermatzaile hauek Euskal Herrian ibiltzea euren indarren erakusketan.
Aurreko egunotan mendirik mendi Amoroton, Mendexan edo Asterrikan zehar (!!!) mendigoizaleka ibili badira, bihar-etzian Uribe kostako labarren ondoan ibiliko ei dira zerutik behera parakaidistaka… Edozein ikastetxetan OSO GUTXI izendatuko litzatekeen nota aterata Espainiar ejerzito premiatsuan sartutako soldadutxoak gerran olgetan… Non eta Asterrikan! KAR-KAR-KAR.
Powered by Castpost