Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,September 7

ZAPART!!!

Filed under: Zaharrak barri

Urte batzuk ere badira, DBH 4. mailako ikasle maratz pareak, neskatilak eurak, Josean Sagastizabalen beste libururen bat eskatu zidan “Kutsidazu bidea…” asko gustatuta. Nik neuk , nire ezjakintasunean, mintegian ikusia nuela eta, “Jolasean” izeneko haren lehen lana eman nien nik neuk ere ezagutu barik…

Biharamunean: “Liburu hau pixkat guarrilloa da, ezta?” entzun orduko neure hankasartzeaz konturatu nintzen. Erreakzioa liburuari heldu eta “ekarri hona” esatea, baina bizkorrago ibili ziren eurak, ZAPART!!! eskuetatik ere kendu eta “utzi, utzi, utzi…” erreguka. Utzi egin nien eta, horrela, birritan ere zuzen jokatu nuela uste dut. Batetik neure hankasartzea ametituz, bestetik irakurzaletasuna bultzatuz…

(Jozulinen BAGA, BIGA, BLOGAko azken postaren kariaz burura ekarritakoa)

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/09/07/zapart/trackback/

  1. Lehen nire ikasleek derrigorrez (eta ezin gusturago) irakurtzen zuten Kutsidazu…, eta urte batean hasi ziren idazle beraren gauza gehiago eskatzen. Ikasle batek berak erosi zuen Joxeanen hiztegi xelebrea, eta klasean irakurriz barreak egin genituen, baina hura ez zen nahikoa. Beraz, hurrengo urterako, 4. mailan zeudela, Gerturik daukagu odola gomendatu nien. Nire kasuan, udan irakurrita eroan nuen eta banekien zer topatuko zuten, baina orduan neuk ere entzun behar izan nuen (irribarre zabala zutela esaten zuten, hori bai) apur bat “guarriloa” zela, marrazkietarik hasita (ez dut uste klasean gomendatutako liburu batean hiru zakil duen mutilaren marrazkia ikustera oso ohituta zeudenik…). Orduan ez zen derrigorrezkoa izan, baina arrakasta itzela izan zuen, baita hurrengo urteetan ere. Orain metodologia aldatu dugu eta, hobekuntza handiak izan arren, egia da azken urtean gehienak ez zirela euren kabuz hain idazle mundiala ezagutzera iritsi. Hobeto bideratu beharko ditugu aurten… ;-)

    Comment by asel — 2006,September 8 @ 12:33 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica