Mutxikin zikinak
Barka iezadazue erretzaile plaiazaleok,
(zuek aztertuko duzue zeuon burua)
baina egun kixkalgarriotan,
bainutik bainura bitarte,
semetxoak ezarritako hondar proiektua hasi orduko,
zeuen zigarro mutxikinak izaten ditut antojugarrien!!!
Hondartzan baino ez balitz… Baina kontuz, orain erretzaileak espezie zokoratu eta jazarria ei da. Bost axola bizitza osoa besteon birikak usteltzen ibili badira, inoiz ondokoaren arnasteko eskubideaz lar kezkatu barik. Gorputza holan zikinduten dauanari zoaz eskatzera hondartza ez zikinduteko!!!
Comment by asel — 2006,September 7 @ 6:57 pm