Italiar Barakaldon
Aspaldian entzuna nion Barakaldoko seme bati bere herrian edozer zela posible; edertasun kontuetaz ari garela, esaterako, neskatilarik eder eta lirainena ikus zitekeela mutil txatxarrenari drebasetik helduta zein neskarik ziztrinena mutil katxarroaren eskutik. Harrezkero, lanean ere izan naiz bertan bolada luze xamarrean eta hainbat eta hainbat kontutan Barakaldo beste kontzeptu bat dela konturatu naiz. Ziur naiz batek baino gehiagok konprobatu duela nik diodana edota, hobe esanda, esan nahi baina esango ez dudana.
Gaur, Barakaldon, bertako Hiper Oriental horietako batean familiarekin sartu eta gure berriketa adituta neskato txinearen itauna:
- ¿Son ustedes italianos?
Eta? Erdaraz edertotxo manejatzen den txinatxoak lehenengoz entzun al du Barakaldon gure herriko hizkuntza? Nondik gure italiartasuna?