Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,July 15

Taup, taup, taup

Filed under: Zaharrak barri

Oporretan hamabost bat egun eroan arren, gazte sasoietara egin dut atzera, liburu, paper, apunte eta abarren artera, nahi ezta bezala egindako azterketa sare batean kateatuta. Tarteka bihotza ere, taup-taup-taup, tokitik urten beharrean ibili ondoren, neuk ere irailera artekoak, harako hondartzan edo honako sikomoropean (hori ere hementxe ikasi dugu) igaro nahi dut udaldia… eta baretu, lasaitu, aspertu… uste gutxien denean, naturarekin bat eginda eta mundua zoragarria dela sinestuta nagoenean, iraila ere, braust, helduko delako. Bitartean ondo bizi.

Italiar Barakaldon

Filed under: Zaharrak barri

Aspaldian entzuna nion Barakaldoko seme bati bere herrian edozer zela posible; edertasun kontuetaz ari garela, esaterako, neskatilarik eder eta lirainena ikus zitekeela mutil txatxarrenari drebasetik helduta zein neskarik ziztrinena mutil katxarroaren eskutik. Harrezkero, lanean ere izan naiz bertan bolada luze xamarrean eta hainbat eta hainbat kontutan Barakaldo beste kontzeptu bat dela konturatu naiz. Ziur naiz batek baino gehiagok konprobatu duela nik diodana edota, hobe esanda, esan nahi baina esango ez dudana.

Gaur, Barakaldon, bertako Hiper Oriental horietako batean familiarekin sartu eta gure berriketa adituta neskato txinearen itauna:

- ¿Son ustedes italianos?

Eta? Erdaraz edertotxo manejatzen den txinatxoak lehenengoz entzun al du Barakaldon gure herriko hizkuntza? Nondik gure italiartasuna?






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica