Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,July 11

Turista errukarriak

Filed under: Zaharrak barri

Noizean behin, astitsu nabilela, herriko tabernaren batean ganorazko armosua egitea gustatzen zait, konpletoa, naranja zumo eta guzti.

Bitartean, besterik ezean, Bilbaon gehien saltzen den egunkaria izaten dut lagun arerioaren iritzia ezagutzeko.

Iberia-ren greba dela eta, SMS-z egin ohi diren estatistikak. Galdera:

“¿Le parece admisible que los viajeros paguen las consecuencias de la huelga?”

Zein sikomorotatik jausi dira hauek, ba?
(Espero dugu Jezulin azpian hartu ez izana)
Zer da greba bat hauentzat? Piloto jendea ez zait errukarriena begitantzen, baina zelako oihartzuna izango lukete grebek izorraturik ez balego?

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/07/11/greba-iberian/trackback/

  1. Baina pentsa: eraikuntzan urte osoa lepoa minduta nabilen alngile errukarria naiz. Kaskoa zer den ere ez dakidan honek lortu ditu aste batzuk libre eta, nire aurrezkitxoak pilatuta, familia bildu eta oporrik ahalik eta merkeenak bilatu ditut… azkenean aireportu batean kaguendioska xahutzeko nire eguntxo horiek. Eta urtero etxe bat erosteko beste irabazten duten pilotu horienganako elkartasun izpirik sentitu behar dut?
    Zorionez, ni ez naiz langile hori eta grebak ez nau harrapatu, oraingoan, baina urtero ibiltzea meatzu beraren itzalpean… Egin dezatela negu gorrian eta enpresario dirudun batzuen negozioak atzeratu!
    Beti gabiz “gehiaugure” legearen pean! Beste lagun baten blogean ein neban lez, hona nire aldarrikapena: mundu aberats honetako langile guztion soldata murrizketa (proportzionala, hori bai) baten alde!! Gitxiau kobra daigun ta gitxiau kontsumitu, mundu alu hau porkulo hartzera bialdu aurretik! ;-)

    Comment by asel — 2006,July 13 @ 10:17 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica