Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,July 30

Ni neu, banu

Filed under: Zaharrak barri

Ni neu be banu. Eta ez pentsa edonoa nunik.

Marrokixak, sudamerikanuk nahitxe baltzak be holantxenik berba eitxen daben tokire nu. Hillebetin bada be, Euskal Herrixan bizi gazela sentiutea. “Inaxio geure patroi handixan” egunin Senegalesen Egune zelebraten dan herrire.

Bixartik aurrea hangoxe kale, zubi tte aseretan gastako´txuaz zapata azpixak. Bisitxan etortea animaten bazaze, bakizue nun nazen.

2006,July 18

Libano gogoan

Filed under: Zaharrak barri

Gerrara baldin bazoaz, zoaz.
Baina utz ezazu alde batera Jainkoa,
eta Herria, eta Justizia…
Bi hitz soilik daramatzazu zeurekin:
Mendekua eta Garaipena.
Bi hitz bakarrik dauzkazu zain:
Hondamendia eta Errua.
gerra

2006,July 17

Hau berua!

Filed under: Zaharrak barri

Hau beru…
term

…uztaileko gau hontan.

Torero!

Filed under: Zaharrak barri

Zezenketen antzinako jatorria Euskal Herria ei da eta honen inguruan ere ez dira hika-mika gutxi izan gure artean; batez ere, Dima, Azpeitia edo Bilbao bezalakoetan, elkarren auzoko direnean zezenzale eta toreozale.

Adarbikoaren duintasuna argudio batzuek, toreroaren plazako jardun artistikoa besteek, gure arbasoekin lotzen gaituen zer atabiko moduko bat…

Alkoholak iratzarrita, Berango aldera ere hedatu da asteburu honetan sen atabiko hori: hiru gazte gaupasa egindakok, kapotea eta muleta eskuetan, bat-batean bekarrak garbitzen jarri dituzte txofer goiztiarrak!!! Bragetaraino inkatuta, kotxeak toreatzen hastea okurritu ez zaie, ba, Jesulinen diszipulu hauei!!!

Ume gaiztoak bezala belarritik helduta ertzainek eroan arte, komeriak izan ei zituzten txoferrok euretakon bat ez garbitzeko edo kontrako bidean zetorrenari iskin egiteko. Lehengo tebeoetan testu bako biñetapean agertzen zen moduan, SIN PALABRAS

torero

2006,July 15

Taup, taup, taup

Filed under: Zaharrak barri

Oporretan hamabost bat egun eroan arren, gazte sasoietara egin dut atzera, liburu, paper, apunte eta abarren artera, nahi ezta bezala egindako azterketa sare batean kateatuta. Tarteka bihotza ere, taup-taup-taup, tokitik urten beharrean ibili ondoren, neuk ere irailera artekoak, harako hondartzan edo honako sikomoropean (hori ere hementxe ikasi dugu) igaro nahi dut udaldia… eta baretu, lasaitu, aspertu… uste gutxien denean, naturarekin bat eginda eta mundua zoragarria dela sinestuta nagoenean, iraila ere, braust, helduko delako. Bitartean ondo bizi.

Italiar Barakaldon

Filed under: Zaharrak barri

Aspaldian entzuna nion Barakaldoko seme bati bere herrian edozer zela posible; edertasun kontuetaz ari garela, esaterako, neskatilarik eder eta lirainena ikus zitekeela mutil txatxarrenari drebasetik helduta zein neskarik ziztrinena mutil katxarroaren eskutik. Harrezkero, lanean ere izan naiz bertan bolada luze xamarrean eta hainbat eta hainbat kontutan Barakaldo beste kontzeptu bat dela konturatu naiz. Ziur naiz batek baino gehiagok konprobatu duela nik diodana edota, hobe esanda, esan nahi baina esango ez dudana.

Gaur, Barakaldon, bertako Hiper Oriental horietako batean familiarekin sartu eta gure berriketa adituta neskato txinearen itauna:

- ¿Son ustedes italianos?

Eta? Erdaraz edertotxo manejatzen den txinatxoak lehenengoz entzun al du Barakaldon gure herriko hizkuntza? Nondik gure italiartasuna?

2006,July 11

Turista errukarriak

Filed under: Zaharrak barri

Noizean behin, astitsu nabilela, herriko tabernaren batean ganorazko armosua egitea gustatzen zait, konpletoa, naranja zumo eta guzti.

Bitartean, besterik ezean, Bilbaon gehien saltzen den egunkaria izaten dut lagun arerioaren iritzia ezagutzeko.

Iberia-ren greba dela eta, SMS-z egin ohi diren estatistikak. Galdera:

“¿Le parece admisible que los viajeros paguen las consecuencias de la huelga?”

Zein sikomorotatik jausi dira hauek, ba?
(Espero dugu Jezulin azpian hartu ez izana)
Zer da greba bat hauentzat? Piloto jendea ez zait errukarriena begitantzen, baina zelako oihartzuna izango lukete grebek izorraturik ez balego?

2006,July 3

Bi zertzelada País Vascoko

Filed under: Zaharrak barri

I. Udako goiz batean, País Vascon, D ereduko umeak erdal oporretan:

- Y aquí, ¿qué van a construir en esta lonja? _Ama erdaldun batek.
- Una academía solo de inglés. _Beste ama erdaldun batek.
- Que bien, no podían habernos puesto nada mejor debajo de casa.

II. Udako arratsalde batean, País Vascoko Burguer King bateko ilaran:

- ¿Tu que número tienes? _ Hamar-hamaikako mutil koxkorrak.
- Berrogeita hamabosta. _ Norberak.
- Orduan jarri zaitez zu aurrean nik 52a daukat-eta. _País Vascoko eran usatuako mutil koxkor euskaldunak.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica