C´est la vie
Gaur, zortzienetan, ez zegoen biak etxerantz bialtzerik. Gehien molestatzen nauenarengandik hasi behar. Honen aurkariaren alde: Gora Frantzia! Beste edozein izan zitekeen, izena gutxienekoa da.
“Son unos vejetes”, “Os van a caer un saco”, “Vamos a jubilar a Zidane”… kirolean aurkariari zor zaion errespetutik batere ez behe auzoan gehien saltzen den (kirol)egunkarian.
Mundialak beti ezartzen du bere iragazkia eta talderik finenak, hala nola, Brasil, Alemania, Argentina-eta pasatu egiten dira galbahe estu horretan. Arazo gehiagorekin Inglaterra edo Italia (ez ei dira ezer mundiala hiru bider irabazita) eta, gaur, hegoaldekoon pozerako, Frantzia laurdenetara.
Ukraniarren kontrakoa kenduta gutxi erakutsi du Espainiak. Beste behin ere kea izan da salgai eta orain zezen mekanikoaren erre usaina da nagusi bazterretan. Ea laurdenetan goi auzoko oilarra kixkaltzen zaigun, gora Brasil!
Zeuk esan dozu, Frantziari eskerrak emon ondoren, oin Brasili eskatu beharko dotsegu mesedetxoa. Atzo biek ezin galdu ta hobe ahozabal gehien dekona ahalik ta lasterren desagertutea, printzea ta guzti. Frantziagaz batera Italiak be maletak eiten badauz, uda ederragoa izango da
Comment by asel — 2006,June 28 @ 7:23 pm
Zer dala-eta Italia? Harako asmoa dozu ala? Nik neuk ez dakit zergatik baina sinpatia dotset italianoei. Irabazten daben bakoitzean espainolak prijtzen jartzen dira. Pozten naz, Sare, aspaldiko partez ikusita.
Comment by Administrator — 2006,June 28 @ 8:39 pm
Italiarren futbola, italiarrak eurak lez, ez dot inoz lar gogoko izan… Beti aurrera ezer ein barik ta gehiago merezi daben taldeak bazterrean lagata. Uffff. Egia esan, asiar ta afrikar talde barik, interes ia guztia galdu dau niretzako mundialak, Polonia ta Txekia be desagertuta… Arrazoi sentimentalik ez aurrerantzean, ez bada Brasil animatzea, Frantzia kanporatu artien!!
Comment by asel — 2006,June 28 @ 9:22 pm