Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,May 28

Birringarria

Filed under: Rock Erotik


Neure hirugarren hamarkadaren buztan-buztanean, maiatzak 26, izan naiz lehenengo bider Bilboko Azkena aretoan. Marah taldea zen bertan entzungai eta, aspaldiko partez, oso-osoan bete nauen ekitaldia ikusi dut. Ez daukat buruan sasoi hauetan elektrizitateari maila honetan ekiten dion beste talderik, munduak gau horretan bertan amaitu behar balu bezala eman ahalean, ekin eta ekin!!! Kanta zatia kanta zatiaren hurrengo, eten barik… Springsteen, Dylan, Replacements, Wilco eta The Faces irabiagailuan sartu eta fresko-fresko edan. Rock´n´roll amerikarraren biziraupenaren esperantzetako bat, inondik ere.

Bizia, hurrekoa, izerditsua, indartsua, zirraragarria, kixkalgarria… Bielanko anaiak buru dituen Philadelphiako boskotearen saioa.
Ez naiz adjektibo arranditsuen zale baina lotsa barik luzatuko nuke katea, lagun bati kontzertu hau ikusteko arrazoi parea eskatutakoan, badaezpadakotzat hartutako adjektibo handiari jarraiki: “…tienen un directo demoledor…”

Arrazoia zuen Enrikek. Birringarri eta soseguaren etsai jardun zuen Marah-k ordu eta erdi luzean. Gaurko gorputz berrogeikari birrindua lekuko.


Powered by Castpost

3 Comments »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/05/28/birringarria/trackback/

  1. Ea hurrengo parrandan elkarren ondoan brinko eta saltoka harrapatzen gaituen bizitza puta eta eder honek

    Comment by Patxo — 2006,May 29 @ 9:37 pm

  2. Heart and Soul, honela deskribatzen du Marah taldearen zuzeneko bat edozein egunkari gringo baten Cubillo-k. Eta egia da, heart and soul, bihotza eta arima, ingeles hizkuntzak bi hitzetan pare bat orduko sentimenduak deskribatzeko hizkuntza bakarra dela beste behin frogatzen du.
    Ezin dugu ahaztu teloneraren lan bikaina, Gina Villalobos, Esmareldarekin zerikusirik ez duena, akustikoa eskuan eta finocchioa aldamenean, oso set minimalista batean dozena kanta minimalistekin erakustaldia eman zuen.
    Eta gero apoteosia, Bielako anaien txikizio masibo armak bihotzak, buruak eta azalak sutan jarri zutuen ahaztuezineko emanaldian. Bai, une batzuetan zerua atzamarrekin ikutu genuen, garagardoa, rockanrolla, ke goxoa, garito txikia, hau da txikitan amesten genuen paradisua.
    Paybacks ikusi genituenean gailurra ikutu gendula uste gendun, bainan Steve etorri zen, eta mother superior, eta drive-by truckers, beraz, zeinek ziurta dezake marah ostean dena maldan behera izango dela?

    Comment by Enrike — 2006,June 3 @ 8:43 am

  3. Aldatz behera orain? Gailurrean bokadilotxo bat jan eta kresteria osoa egin behar dogu!!!
    Holango asko izan deigule!!!

    Comment by Administrator — 2006,June 3 @ 9:34 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica