Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,May 17

Txxxrrrriiiiiii, friiiizzz-friiiiizzz, kri-kri-kri

Filed under: Zaharrak barri

Ez dut sekula ezagutu dentistarenera lasai eta poltsikoari eragingo zaion zartadaren beldur barik joaten denik. Onartuta daukagu tokatzen zaigunean tokatu zaigula eta geure horzdura gaixoengatik, lantzean behin, derrigorrezko zerga ordaindu behar dugula. Dentistarenera jotzea, ezer baino lehen, lapurreta eta nabarmenkeria izango da, ez dago besterik. Hortik aurrera etzan gaitezen tortura butaka horretan, eskuak elkarri indarrez lotu eta “zeurea naiz, egin iezadazu nahi duzuna” esan geure bostean. Txxxrrrriiiiiii, friiiizzz-friiiiizzz, kri-kri-kri… eutsi gogor hortxe!!!

Ahoan basokada urari eragin behin eta berriro, txu eta txu, lasaitu ederra hartu berriro ere hanken gainean jarritakoan eta geure aho miatzaileari agur esaten diogu irribarrez, artean ezpain-matrailak mortziloi eta koskabilloak eztarrian ditugula.

Sarreran geure zorrak kitatu eta pagatutakoa pagatuta, nor ausartuko zaigu haginak geureak ditugun galdetzera? Izango ez dira, ba, geureak!!!mmm






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica