Bagara ala ez gara?
Hildakoaren gau beilan honela ei ziotson lagunminetako batek beste bati:
-Patxi, ez gara ezer…
Eta ahobeteka jaten ari zirenek albotik:
-Ezta geu ere, baina pintxoak ematen dituzte hemen eta…
Honelaxe sentitu ginen geu ere, blogen kontu honetan sei hilabete eskas daramatzagun hauek, Miramar jauregi dotorean izandako ihardunaldietan hizlari aritu ginenean… Bide urratzaile izan ei gara ikasle bakoitzari euskara - gaztelera - ingeles hizkuntzak lantzeko blog bana zabaltzean eta…
Bide berriak ireki beharra dago, bai, irakaskuntzan bizirik iraun nahi bada, gaur eguneko ikasleen ohitura berrietara egokitu beharra, nolabait.
Gure lorpenik handiena, eta ez da gutxi, irakasle grisaren egunero-eguneroko zeregin betiberdinetik irten eta hiru lankide norabide bakarrean jartzea izan da. Bagara ala ez gara?
Hau zer da? Irakasleen blog bat edo?
Comment by Magabila — 2006,May 12 @ 8:29 am
Hau ez da edubloga, baina aspaldion blogen gainean ideia zorririk izan barik jiran gabiltza batetik bestera eta egunotan bizi izandakoa sailkatu nahi izan dut. Sorry.
Comment by Administrator — 2006,May 12 @ 8:45 am