To be or not to be
Etorri omen datorrenari
datorren bezala etortzen utzi,
ala etorri behar lukeena
datorren ahalegindu.
Horra hor arazoa.
Aforismoa ez da nirea, Joxerra Gartziari mailegu hartua da. Izan garelako, bagarelako eta izango garelako, ETAren su-etenaren ostean, herri hau norabide egokian jartzen jakin beharko dugu egunez egunekoan. Izango bagara.
Bada, nire ustez izan garena oso inportantea izan daiteke, baina askoz inportanteagoa da izango garena. Gure liburuak dioen bezala “atzera begira aurrera egiteko prest”.
Baina, KONTUZ! Gore ohiturak, hizkuntza… gureak dira, eta horregatik ezin ditugu paperontzira bota behar. Nire ustez ohituratzailea dena( gaztelaniaz “tradicionalista”) oso ondo egiten du, baina aurrera egin behar dugu, hau da, ohituratzaile eta aurrerakoi aldi beran.
Comment by Urtzi — 2006,May 25 @ 8:02 pm
Horixe da, Urtzi, bestela folklorekeria hutsean geratuko da gure izan nahi hori
Comment by Administrator — 2006,May 26 @ 7:42 am