Gauari orduak jaten


Aspaldian utzia nion zapatu-domeka gauetan irteteari baina azken aldian neurriz kanpo ari zaizkit ikuskizun ludiko-kulturalak metatzen. Aurtengo Athletic atzezalea partidu osteko parrandarako aitzakia izan badut (joandako eguazten-zapatuak urrun joan barik), berrogeikarion urtebetetze (zorionak Anetxu!) eta eguenetako musika ekitaldiak ere ez ditut, ez, galtzeko.
Ikasle sasoiak gogoratuz eguena izaten da asteburuaren atari eta Kafe antzokiko kontzertu potenteenak ere egun horretan izaten dira. Drive by truckers talde amerikarra ikusi eta entzun nuen aurreko eguenean eta, ekitaldi indartsua izanda ere, motz geratu zitzaidan aurrez izandako espektatiben aldean.
Auzoko Julen errudun eta gorputzaldia lagun, bihar bertan Anari entzutera joan behar dut antzokira (ez da milagro gero bloga goseak hilda edukitzea); aurreko batean Elorrion izandako kontzertuaz berak egindako iruzkina edonori jakinmina pizteko modukoa izan zen. Ez dut Anari zuzenean egundo ikusi baina, dagoeneko diskoa eskuratu ondoren, bihar Bilbon izango naiz. Egun argiari ordubete gehitu diogunean, ni neu, gau ilunari orduak jaten…
Ez zara damutuko. Baina gero kontatu e!!
Comment by Julen — 2006,March 30 @ 6:46 am
Txo, Julen, hau ustekabea. Maisua erretiratu eta non ikusi behar du, ba, little saltomatxinoak argia. Izango dozu orain ere zereginen bat esku artean…
Barkatuta zaude gizona, gehien-gehienak ondo ere ondo esanak izan dira eta. Zure blogean ez da, antza denez, ezertxo ere kabitzen gehiago. Egongo gara, esker aunnitz, maisu Julen.
Comment by Administrator — 2006,March 30 @ 4:41 pm