Bata, bestea ta txakurraren hestea

2006,March 7

Hiru poema emakumeentzat

Filed under: Zaharrak barri

Poesia behar duenarena ere badelako, hiru poema emakumeentzat:

1
Hau harrikoan diharduen emakume batentzako
poema da.
Hau harrikoan diharduen emakume batentzako
poema da.
Errepikatu beharrekoa da
errepikatu behar da
behin eta berriro.
behin eta berriro,
harrikoa egiten diharduen emakumeak
harrikoa egiten diharduen emakumeak
ezin duelako ondo entzun
ezin duelako ondo entzun

2
Beste poema hau emakume batentzat da,
behearen gaina garbitzen ari dela
ezin duelako ezertxo ere entzun.
Egin dezagun minutu beteko isilaldia
behegaina garbitzen dabilen emakumearen alde.

3
Eta hona hemen beste poema bat
etxean umeekin
dagoen emakumearentzat.
Inoiz ez duzu gauean ikusiko.
Gera zaitez gune huts bati begira
eta irudika ezazu bertan
emakumea umeekin,
ezin delako hemen egon berberak
berba egiteko,
eta adi ezazu
zeure iritziz
berak esango lukeena

Susan Griffin (Los Angeles, 1943)
Hiru poema emakumeentzat

1 Comment »

The URI to TrackBack this entry is: http://jonas.blogsome.com/2006/03/07/hiru-poema-emakumeentzat/trackback/

  1. Tira neuk ekingo diot. Emakumearen nazioarteko eguna izateak gainerako 364 egunak gizonarenak direla eman dezake aditzera? Zoritxarrez urteko egutegian toki berezia duten emakume, ume, hizkuntza, aberri eta abarrek euren eskubiderik luzaroan ezagutuko ez dutelakoan nago, gure ondorengoek ere egun hauek biziko dituztelakoan.

    Emakumeok bakarkako iraultza urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 bitartean egin behar duzue, gaur jai hartu. ZORIONAK EMAKUMEA!!!

    Comment by Administrator — 2006,March 7 @ 10:15 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham

El Tiempo Bilbao / Sondica